Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2006-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bat, bi ta hiru tonu jo ditu
etxean ez da izango;
kontestadoren utzi beharko det
ze xelebre, ze arraro!
Zera, ba, kaixo, bueno, ba, ni naiz
zera dizut gaur esango;
badakit asko maite nauzula
ni hortaz seguru nago;
nik lehen ainaxe maite zaitut zu
baino ez lehen baino gehiago.
Zurrunbilo bat etorri baita
nere estomago erdira
zergatik eta zertarako den
ez det bereizten guztira.
Zuk badakizu zer den gogoa,
maitasuna ta desira;
munduan ere gizon bakar bat
ez da existitzen ta tira;
bihotzak dauzka lau gela eta
begiak ere bi dira.
Ba, alegia, esan nahi nizun
jarri badezu arreta:
nere burua eta bihotza
dabiltza buelta ta buelta;
nere sabela ez dagoela
bat bakarrantzat gordeta;
besteren batek sortu didala
gogoa eta apeta
baina deitu zuk deia garesti
irtengo da bestela eta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra