Bertsos - View details   To know more about this section

2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Labayen

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-06-17 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Labayen, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek operatu berri zareten bi transexual zarete. Gaur taberna bateko komunetan egin duzue topo. Biok ez dakizue zein komunetan sartu.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Labayen

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga: Behingo batean iritsi zaigu
desio gendun eguna.
Orain aukera egin behar ta
gure garunen run-runa;
zuk hartu zazu mutilena ta
nik berriz nesken komuna
zuk iragana ikus dezazun
eta nik etorkizuna. (bis)

J. Labayen: Baina atzean utzi nahi nuke
lagun iragan horrena;
damutzen hasi da kontzientzia
baina ez zaitez izan pelma;
hemen aldarri egin behar da
geure eskubideena
jarriz komunak neska, mutila
eta transexualena. (bis)

U. Iturriaga: Neu nabil gaizki edo bestela
zerbait oker dabil hemen.
Aizu Julene garai batean
biok gizonezko ginen
ta gona bako pertsona baten
irudia hor WCen
baina zu ez zaude oso seguru
zertako operatu zaren. (bis)

J. Labayen: Ni operatu egin nintzen bai
dakit gogoa nuela
ta gaur zalantzan egon beharra
ez al da gauza krudela?
Ezin da ibili komun batean
duda ta muda horrela;
kantoi batean egin dezagun
garai batean bezela! (bis)

U. Iturriaga: Zuri neurona guztiak kolpez
funditu zaizkizu chica;
atea behingoz zabaldu zaigu
lehen zegoena itxita.
Txisa egiteko egin badugu
eztabaida eta zita
barkatu baina txisa txisa da
zutunik edo jarrita. (bis)

J. Labayen: Bota didazun arrazoi hori
filosofia da aizu
eta gainera onartuko dut
ez du egiten enbarazu.
Barrura noa txisa egitera
egin behar dizut kasu
baina bakarrik ez dut sartu nahi
lagunduko al didazu? (bis)