Bertsos - View details   To know more about this section

2006-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-06-26 Hernani Jaialdia
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni Egañari entzun nion bertsolaritza aldatuz doala eta entzulea ere bai. Egin jaialdi ezberdinen eta entzulearen erradiografia bat.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Plazarik plaza iristen gera
gu ohore horrenbestetan;
inoiz edo behin bertso afaritan
edo herriko festetan;
momentu denak hain ezberdinak
baitira nere ustetan
betegarriak gera batzutan
osagarriak bestetan. (bis)

M. Lujanbio: Ta gaurkoa da kasu horien
adibide borobila:
Euskal Herrian politikako
kontuez dakigu pila;
Atsegindegin bertso saioa
originala dedila
publikoa baino gehio dirudi
konzentrazio isila. (bis)

S. Lizaso: Bertsolarien lana da beti
bertsoan sua piztea
ahalikan eta dotoreena
kontatuaz albistea;
baina alperrik ateraldia
hitz-joko edo txistea
saiatu arren lortzen ez bada
zuengana iristea. (bis)

M. Lujanbio: Ta festetako bertso saiotan
zenbat zarata guztira!
Iskinan txoznak ta txurreroa
tiobibok jira-bira;
haurrak aurrean ta jolasean
dibertitzea desira;
gaur ez baino igual egunen baten
zaleak izango dira. (bis)

S. Lizaso: Horretarako gure ametsak
behar dira borobildu
eta aukera daukagunean
zer dala eta isildu?
Gaztediaren gurpil eroa
maldan ez bedi amildu!
Helduak zaintzen saia gaitezen
eta gazteak hurbildu. (bis)

M. Lujanbio: Atsegindegi jendez bete da
ta hori ez da debalde;
denak propio etorri dira
bertso entzutean alde;
kale nagusin ta andre kalean
parranda ohi da goi ta behe
askok bertsoak entzuten ditu
batere bila joan gabe. (bis)