Bertsos - View details   To know more about this section

2006-12-09 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2006-12-09 Zumarraga Jaialdia
Gai-emailea
Fernandez, Antton
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Erabat maiteminduta zaudete biok. Lizaso berrogeita bost urtekin maitemindu da, eta Amets hogei urterekin.

Description

Melody
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2006-12-09 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Gaizki ulertua kasu batzutan
gerta liteke akaso;
maiteminduta nago zeharo
baina ez det maite Lizaso;
neskatxa batek neskatx gazteak
sarri egiten dit kaso
ta hitz egiten ez badit hark ere
liluratu ohi nau oso.

S. Lizaso: Garai batean ez izan arren
orain hainbeste bertute
maitemindu naiz lau haizetara
garbi zabaldu nahi nuke;
maitemindu naiz nahiz ta ditudan
berrogei eta bost urte
neure bihotza emana baitet
beste bihotz baten truke.

A. Arzallus: Jendea dabil maiteminetan
oain sartu orain atera?
Ba nik zerua deskubritu det
bi begirekin batera;
munduak hortxe du hasiera
ta hortxe du bukaera;
laino horretan iritsiko naiz
berrogeita bost urtera.

S. Lizaso: Nik neuk oraintxe zabaldua det
zorionaren atea
nere barruan sentitzen baitet
orain zorion betea.
Maitemindurik jotzen badezu
berroita bosten urtea
jakingo dezu zer polita dan
ordun amets egitea.

A. Arzallus: Ai baina itxoin sakeletikan
hots bat aditu det hala;
iruditzen zait nere mobillak
mensaje bat badaukala;
uf ze putada! uf ze putada!
Ez nago lehen bezala;
esaten nun bai neskatxa horrek
gauza txar asko zeuzkala!


S. Lizaso: Ni neu aurrera begira nago
zu abiatu atzera
ta etsipena kolpez hartua
uste ez zendun antzera;
albiste txar bat etorri zaizu
belarriaren ertzera?
Sentimentuak joaten dira
bihotzetik bihotzera.

A. Arzallus: A baina itxoin eta aurrera
begira zazu mutiko;
beste neska bat hortxe pasa da
ederra da nerekiko;
bi begietan zerua dauka
eta izar bat begiko;
oain bai benetan esaten dizut
maitemindu naiz betiko.

S. Lizaso: Beraz joskura erreza zuen
zure maitasun etenak
eta ni berriz konformatzen nau
maitetasun fin batenak;
bat utzi eta bestea hartu
azkar ein dituzu denak!
Ta bat hura ez du ondo maiteko
denak maite dituenak.