Bertsos - View details To know more about this section
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre:
Nik haurtzaindegiari
hainbeste miresmen
haurrak zaintzeko badu
behar hainbat kemen;
bertako zaintzaileek
dohaiak eta sen
nahiko dituzte eta
bertara goazen
zure mania denak
kutsatu baino lehen.
A.M. Peñagarikano:
Ez naiz maniatiko
ta horren inozo;
oain zer egin behar dan
hori da arazo.
Haurtzaindegi kontuai
hobe eman paso
eta nere etxean
hazi nahi det gozo;
biak izan nahi ditut
aita ta guraso.
A. Agirre:
Haurtzaindegiai eman
nahi zenioke jai
ustez ez duelako
zuk hainbeste dohai.
Bere atzetik nabil
maiz izerditan blai;
nere gonapetikan
askatu nahi det ai!
Bera lasaituko da
eta ni ere bai.
A.M. Peñagarikano:
Gure burua dago
zalantzaz betea;
bilatu zirrikitu,
zabaldu atea.
Esan dizut: nik nahi det
guraso izatea;
ez al da ba lastima
oain eramatea
hainbeste kostatako
semetxo maitea?
A. Agirre:
Zertan botatzen dezu
horrenbeste mezu?
Mundura ekartzeko
hamaika esfortzu
baina hari begira
jarri zera itsu;
haur batek ze lan duen
ondo ez dakizu;
lantokira zurekin
eraman ezazu!
A.M. Peñagarikano:
Hau da hau komeria
ezin erabaki
gaurko bizimodua
tristea izaki;
baina nola jokatu
aita honek badaki:
bihotza egingo zait
kolpetik bi zati
ama deitzen badio
ama ez dan bati.
A. Agirre:
Senarra ez zabiltza
bide zuzenean;
noski haziko degu
gure magalean
baina besteen tartean
da zorionean;
pozez itoko zera
azken-azkenean
zuregana korrika
etortzen danean.
A.M. Peñagarikano:
Kezkati egoteko
badet arrazoia
haurra haurtzaindegira
hori da marroia!
Ez dezagun puskatu
gure armazoia;
titia emateko
badezu sasoia
ta nik emango diot
gero biberoia.