Bertsos - View details   To know more about this section

2005-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-11-11 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Jon
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Txapelak egiten al du txapelduna?

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ze esan bada txapelketa horrek
kontua dakarrenean;
erantzun errez da baiezkoa
iristen da aurrenean.
Baina nik ezetz erantzun nahi det
modu egoskorrenean;
txapelik ez dun txapeldun asko
dauzkagu ingurunean
nolabait baleukate bezela
txapela buru barnean. (bis)

Ez da topiko huts ta eskas bat
baizik bi hitz egiazko;
bertso ingurura begiratzen det
gertukoena dalako;
adibidez hor Joxe Agirre
egin duna plaza pranko;
txapelik ez du sekula santan
irabazi beretzako
txapelduna bat izaten baita
merezi dutenak asko. (bis)

Atzera ez ta aurrera beira
ere bada apurua:
abendurako gutxi falta da
helmuga ta helburua;
nerbio denak dardarka daude
ezer ez da segurua;
irabazi edo ez irabazi
ez da bukatzen mundua;
garrantzitsuna txapela ez da
baizikan eta burua. (bis)