Bertsos - View details   To know more about this section

2005-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-06-25 Leioa Jaialdia
Gai-emailea
Illaro Etxebarria, Arrate
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gozategiren kantu batek hala dio: "Euskal selekzioa garenaren islada"; baina zer gara?

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galdera hori pentsatzen egon
al zarete hiru buru?
Nirean behintzat erantzuteko
nahikoa leku hartu du.
Zer garen eta nundik gatozen
nora juatea helburu?
Herria garen, jendarte garen
inor ez dago seguru;
zer garen ondo jakin ez eta
selekziorik ez dugu.

Nor izatean izan lezake
beharbada garrantzia
nahiz ta kontutan hartu behar den
aurrekoen herentzia.
Egia esan kirol munduak
nauka apur bat etsia
ikusiz gure inguruan ere
jende askoren kontzientzia
nola animatzen dituzten sutsu
España eta Frantzia.

Azken batean ze odol klase
daramagu guk zainetan?
Zertan gabiltza sarritan geure
burutxoak engainetan?
Urtean partida bat jolastu
eta hor gabiltz festetan;
selekziorik ez ta zer garen
erantzun ezin benetan;
zerbait prestauta ekarriko dut
nik datorren sanjoanetan.