Bertsos - View details   To know more about this section

2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Performance
2005-01-21 Berriz Jaialdia
Gai-emailea
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Authors
Ibarra, Iratxe
Lazkano, Gorka
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Urtea hasi berria den arren, jadanik emakumezko bat hil du bere senarrak. Hemendik oso urrun ez da izan: Durangon bertan.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ibarra:
Emakumeok baltza daukagu
horretaz seguru nago;
urtea hasi ta beitu zelan
ipini daben Durango.
Etorkina zan baina datu hau
ez jaku egin arraro
ta aldatzeko pasa beharko da
urte bat baino gehiago.

G. Lazkano:
Gertatzen dana kontatu guran
nahiz eta sarritan jardun
ez da ezer be aldatzen hemen
danak bardin dirau egun;
danoi bardina gertatzen jaku
nahiz ta telebistan entzun:
tamalez zeinen hurbil gertatu
ta zein urrun izan dugun.

I. Ibarra:
Legelariak ibilten dira
kontu honetan afanean.
Esan eutsien neskarengandik
egoteko urrunean
baina hurreratu ta hil egin eban
aukera izan ta unean;
hemen legeak betetan dira
baina komeni danean.

G. Lazkano:
Epaile batzuk kontu horretan
antza dute hainbat traba
justiziarik ezin ei dabe
harek inundik atara.
Hainbat joan dira eta beste bat
hortxe joan jaku, hara!
Eta gehiago joango dira
ezer egiten ez bada.

I. Ibarra:
Gai honek jada hartuak ditu
nik ez dakit zenbat gradu
ta lege hauste honek Durangon
oraingoan urten karu.
Nahiz eta esan euskaldun ona
portetan dala ondradu
Euskal Herrian ere ez gagoz
indarkeriatik salbu.

G. Lazkano:
Kontu bardina pasatzen dabe
juzgau batetik bestera
eta ez dabe aprobetxatzen
sententziatzeko aukera.
Guk beso biak gurutzatuta
ezingo dogu ba gera!
Konpleju danak etxean itxi
ta urten daigun kalera!