Bertsos - View details   To know more about this section

2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-09-08 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Azken datuen arabera, Espainiako Estatuan hiru etxetatik bitan loreak ihartu egin omen dira. Zuek, ama-semeak zarete, Peña ama eta Sustrai semea. Amak, oporretara joan zenean, semeari enkargu bakarra eman zion: loreak ondo zaintzeko; gaur etorri zara oporretatik.

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Oporraldi bat nik igaro det
ta ez da izan hain luze
eta loreak ederrak neuzkan
haundi bikain eta heze;
konturatu naiz nere semeak
ez duela egin eze;
ximel-ximelak dauzkat loreak
bera dagon bezelaxe.

S. Colina:
Etorri eta begiratu du
balkoian dagon saskira;
errita eta bronka emanaz
oihukatu dit "Aski da!".
Hiru krabelin ta bi larrosa
ximeldu dira guztira;
loreak ximel-ximelak daude
Sustrai ederki bizi da.

A.M. Peñagarikano:
Gaur egunean ez da erreza
seme-alabei agintzen!
Esku onetan zeudela uste ta
oporretara joan nintzen;
ikusi ditut nolatan dauden
ez zait batere gustatzen.
Andragaiak'e alde egingo dik
ez baldin badek bustitzen!

S. Colina:
Barkatu baina ama zein zera
semeari agintzeko?
Nahikoa bainaiz koltxoia eta
kontzientzia astintzeko.
Nahiz ta loreak ximeldu diren
iazko udako antzeko
oraindik ere kapaza nauzu
maite dedana zaintzeko.

A.M. Peñagarikano:
Oain aitzekiak jartzen dituzu
gezurrak ez du balio!
Nik hemen neuzkan zazpi larrosa
bi klabel, lau geranio;
orain ximelak ta igartuta
zenbat letxe ta jenio!
Nahiago nuen alde eindakoan
kaskarren eman banio!

S. Colina:
Ama hasi behar al dezu orain
zure semea astintzen?
Nik onartzen dut: opor garaian
parrandan ibili nintzen;
orain loreak zergatik bota
ez al dira hor gelditzen?
Zu aspaldian ihartu zinen
eta ez zaitugu hiltzen.