Bertsos - View details   To know more about this section

2005-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-09-13 Bermeo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Duela hilabete-edo bete ziren ehun urte Lauaxeta jaio zela.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ehun urte dira hor zabizela
hemen ezin zan bizi-ta
zure kondena zure zuloa
bihurtu jatzun Gernika.
"Goiz eder hontan hil behar nabe"
itxi zendun idatzita
ta gaba zenbat luzatu jatzun
gerokoak ikusita.

Borrokatzea ta bizitzea
gura zenduna Euskadin;
kazetari lez prestua eta
olerkari lez berba arin.
Konbentu baten erail zintuen
ta zure bihotzak ze min!:
hainbeste maite zendun Jainkoak
ez eban eze be egin.

Ta orain dator dana omenaldi
dana lora, dana ospe...
Zu segurasko zabiz ondino
Lorcagaz zitaren eske.
Baina hemen dana haunditzen dabe
hiltzen bada norbait gazte;
zure antiojuak oroitzen dira
poemak ez horrenbeste.