Bertsos - View details   To know more about this section

2005-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-09-23 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok istripu batean gertuko lagun bat galdu zenuten bi gazte zarete. Denbora aurrera doan arren, Andoni oraindik lur jota dago; Aitor, berriz, aspaldiko partez itxaropentsu dago.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-09-23 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Nik ondo dakit gure laguna
biok degu bihotzean
baina suerteak eraman zigun
horren modu narratsean;
sei hilabete eta oraindik
bolanteari heltzean
Iker gaixoa hor azaltzen zait
errebuelta bakoitzean.

A. Mendiluze:
Neronek ere hamaika malko
Ikerrengatikan tira
baina gainditzen hasita nago
mina pasatzen ari da.
Errebueltatan bere irudiak
errepikatzen al dira?
Orduan hartu behar dituzu
errepidera begira.

A. Egaña:
Laguna daukat gogo-gogoan
nahiz ta ahazten ahalegindu;
oroitzapena memoriaren
txoko batek ziprixtindu;
sarri buruak "ahaztu ezazu
ahaztu ezazu!" agindu
baina bihotza bihotza da-ta
bihotzak hori ezin du.

A. Mendiluze:
Ustekabean igual bihotza
bigunegia daukazu
eta denbora igaro arren
sufritzen ari zera zu.
Bihotzak ezin duela ahaztu
normala da baina aizu:
ahaztu ez luke egin behar baina
onartzen ikasi zazu.

A. Egaña:
Psikologo bat bisitatu det
egin ditut mila zurrut!
Hala're ezin ibili normal
ezin ibili buru xut.
"Bihotza dezu bigunegia"
zerorri aditu dizut;
bigunarekin jaio nintzan ta
bigunarekin hil nahi dut.

A. Mendiluze:
Biguna bigun izan liteke
baina negarra zergatik?
Falta nik aina somatzen dezu
Andoni hori badakit
baina guk egin behar deguna
da mugitzean bertatik
bide berean ez joatea
Ikerren bide beretik.

A. Egaña:
Oroitzapena maiz egiten zait
nere buruaren jabe;
onartzen dizut irudi hoiek
datozkit nik neuk nahi gabe.
Ez ahaztutzea izanagatik
tragedi handien pare
okerragoa izan liteke
errezegi ahaztea're.

A. Mendiluze:
Nik ez det ahaztu baina ez det nahi
oroitzapenei lotzea;
aurrera segi beharra dago
alperrik da geratzea.
Lehen esan dizut falta zaizula
gertatua aitortzea;
baina zu lasai ikasi arte
nik hartuko det kotxea.