Bertsos - View details   To know more about this section

2005-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-03-18 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek zeuen sexuarekin ez zaudete gustura. Maialenek mutila izan nahi luke, Jokinek neska. Sexu aldaketa egiten duen mediku baten kontsultan egin duzue topo.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-03-18 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sorozabal:
Bizitza hau nola den
urte gutxikua
izan behar da ondo
aprotxatzekua
ta mutila izaten
aspertutakua
orain izan nahi nuke
zu bezelakua. (bis)

M. Lujanbio:
Ai egin ahal bagendu
sexua sexu truk!
Aurreztu ordun baietz
arazo latz batzuk!
Nei zer pasatzen zaidan
ulertzen dezu zuk:
ispilua beiratu
ta zu ikusten zaitut. (bis)

J. Sorozabal:
Ni hemen nago gaur zu
izan nahi nukeena
zuk berriz ez dezu nahi
baizik beste dena;
ispiluak esaten du
bakoitza zer dena;
ispilua aldatzea
gauzarik onena. (bis)

M. Lujanbio:
Edo aldatu behar
ispilu jabea
hori igual litzake
gure mesedea.
Puzzle pare bat gera
osatu gabe:
zuk nere pieza dezu
eta nik zurea. (bis)

J. Sorozabal:
Arrazoi daukazu bai
gu erdian gaude
horregatik daukagu
zerbait besten alde
eta mundu hontatik
nola egin alde
beste erdia zer dan
geuk probatu gabe? (bis)

M. Lujanbio:
Askok bere itxura
nahi luke defenda
askok pisu gehiegi
duela ta senda;
asko bere orrazkeran
fijatzen omen da
baina barruko hori
nola aldatzen da? (bis)

J. Sorozabal:
Barrua ez dela aldatzen
ai zera esaten
horixe pentsatu det
nik'e lehengo baten.
Nahiz azalai itxura
dioten ematen
ikasi ein beharko det
emakume izaten. (bis)

M. Lujanbio:
Desberdin jaiotzea
hala komeni zen;
orain zaila daukagu
gurea berdintzen.
Naizenarekin ez naiz
barruan kabitzen
ta operatzen berriz
ez naiz atrebitzen. (bis)