Bertsos - View details   To know more about this section

2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-06-28 Asteasu Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Sebastian, Asteasun jaio zinen baina kanpoan bizi zara. Zu, Peña, kanpoan jaio arren, Asteasun bizi zara. Nor da asteasuarrago?

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Oain hemen bizitzen naiz
hain itxura lasaiz
hona etorri nintzan
eta oso garaiz;
"Asteasurra ez haiz hi"
nahiz eta entzun maiz
hemen bizi naiz eta
asteasuarra naiz. (bis)

S. Lizaso:
Zergatik hasi hemen
gu biok auzian?
Ikusi behar gauzak
nola pasa zian:
zu hemen kanpotarra
denbora luzian
ta ni bertakoa naiz
natorren guzian. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Pentsa asteasuarra
sentitzen naizela
eta hori aurrera
emango detela;
botoa hemen eman det
beste askok bezela
ta ez Argentinatik
gallegok bezela. (bis)

S. Lizaso:
Botoa emate hutsa
aizu ez da basta
eta erronkarekin
ez nazazu nazka!
Hemen egiten dezu
zuk lo eta bazka
zuk ohea daukazu
nik berriz sehaska. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Guretzat Asteasu
leku ederra da
bizitzeko ez daukat
horrenbeste traba;
orain neretzat dira
txalo zaparrada
Anjel Alkain bera ere
asteasuarra da. (bis)

S. Lizaso:
Gauza ez zazu esan
aurrekoz atzera:
kanpotikan etorri
honuntz bizitzera;
ausartu zera Alkain
laguntzat hartzera...
zu ere Anjel baina
aingeru ez zera! (bis)

A.M. Peñagarikano:
Nere kontra ez zazu
hemen esan hitzik;
nere kontra ez zazu
orain egin deusik;
kanpoan bizi zera
eta oso pozik
ez zera asteasuarra
tolosarra baizik. (bis)

S. Lizaso:
Gure diferentziak
hain daude nabarmen:
zu gallegoa zinan
honera baino lehen;
ni berriz etortzen naiz
ahal dudanik gehien
lo Tolosan eiten dut
baina bizi hemen. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Honera astean behin
egiten du jira
ni egunero hemen
bira eta bira;
zure semeak beti
kanpora begira
nere seme-alabak
bertakoak dira. (bis)