Bertsos - View details   To know more about this section

2005-04-16 Altsasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2005-04-16 Altsasu Jaialdia
Gai-emailea
Leitza Razkin, Joxema
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Arzallus, Amets
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Azken hamabostaldi honetan, gauza harrigarriak entzun ditugu; EAEko hauteskundeez ari naiz, zenbat promesa eta zenbat hitz harrigarri. Nola bizi izan duzue hori guztia?

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2005-04-16 Altsasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Nik uste dut hor jeisten
ai dela nibela
asko dabiltz hizketan
lehenago bezela
agindu ta agindu
zerbait datorrela;
seinale da agindu
nahiko luketela.

A. Agirre:
Horrenbeste promesa
eginak nolanahi
lagun zirenak ere
izan leizke etsai.
Herenegun jai gendun
ta bihar ere jai;
ez nau ezerk harritzen
baina larritu bai.

A. Arzallus:
Berdeak hor dabiltza
jokoan jakina;
gorriek ere aurten
badaukate grina.
Denek zurikerian
hitza eta zina
nahikoa osatua
dago ikurrina.

A. Agirre:
Emakume eskuindar bat
hain dabil aldrebes
nahiz ta jasotzen duen
behar hainbat babes.
Zergatik egiten du
horrenbeste promes?
Giletik asko dauka
baina santutik ez.

A. Arzallus:
San Gilekin zabiltza
behera eta gora
ez balitz aterako
guretzat mejora;
Ama Santua nunbait
bera izango da
Erromara bidali
beharko da gerora.

A. Agirre:
Hitz faltsuekin eta
maiz borondatean
erkidego zaharraren
eskaparatean.
Iraultza egin behar det
gainera kolpean
neoni aurkeztuko naiz
hurrengo urtean.

A. Arzallus:
Proposamena ontzat
hartzen dut egitan;
hala ta guztiz data
sartu zait begitan;
nahiz sartu nahi zenukeen
zuk zeuk politikan
hurrengo urtean ez da
hauteskunderikan.

A. Agirre:
Nere buruarengan
horrenbeste fede
badet ta sinisteko
egizu mesede.
Nerea bere eginez
ta eurenak nere:
Agirre lehendakari
izan zen lehen ere.