Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-10-06 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok orain dela urte asko Ameriketara joan zineten. Urte asko daramatzazue etorri gabe baina egunotan egunkarian Euskal Herrian pasatako zenbait gertakari txikiren berri jakin duzue.

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Urte askoan artzaintza lanez
joanak Amerikara
berriro ere itzuli gera
gure herriko plazara
baina kontua ikusten degu
garai bateko gisara:
Franco hil zela esan ziguten
baina sinisten zaila da.

A. Arzallus: Gu frankismoan aspaldi ginen
geure herritik aldendu
nahiz maiz pentsatu "gure bizitza
bertan segitu bagendu?"
Ai ene zenbat atxiloketa
ta zenbat enfrentamendu
itzultze hutsak geroago ta
beldur gehio ematen du.

J. Maia: Egia da bai beldurra sartzen
zaigula erraietatik
ilusiotan etorri nintzen
berriz Ameriketatik.
Errepidetan Guardia Zibilak
kolpeak hemen ta hortik
lehen neregatik beldurtzen nintzen
ta orain bilobengatik.

A. Arzallus: Nahiz eta denak pasa ditugun
Amerikako mendiak
honaino ere iristen dira
hango notizi erdiak
eta oraindik balio digu
Txirritaren esaldiak:
artzai gaiztoak dauden lekuan
pagatutzen du ardiak.

J. Maia: Urrundikan amesten genuen
justizia ta pakea
esperantzara prestaturikan
genekarren aldartea...
Baina begira zer gertatu dan
destinuaren katea
gure etxeko larre berdean
ardi beltzak izatea.

A. Arzallus: Askatasuna amesten gendun
halako egunen baten
ta noiz datorren Amerikatik
zaila dago antzematen;
ez da errexa pentsatu eta
pentsautakoa esaten
baina segitu ardi beltzaren
artaldekoa izaten.