Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-12 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-10-12 Tolosa Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-10-12 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus: Nola edo hala dantzatu behar
dakigunan arabera
ta hitzak solte joanez gero
josten saiatuko gera.
Baina Andoni kezka bat daukat
ta egin nahi dizut galdera:
biok nolatan etorri geran
dantza afari batera. (bis)

A. Egaña: Berrogeita sei urte ditut nik
ta sasoiz ez nabil bapo;
Amets ere ez da horren bixia
nahiz egon gazte ta guapo.
Dantzari artera nola gatozen
erantzun egin beharko:
etorri gera hain xuxen ere
bertso-afaria delako. (bis)

A. Arzallus: Zerbait jakin ta horretarako
ekarriak gaur ni ta zu
bertsotan lehendik zenbat dakizun
erakutsia didazu
baina hala ere denen galdera
egin nahi nuke adizu:
berrogeita sei urte eta zuk
dantzan bai ote dakizu? (bis)

A. Egaña: Dantzan dakidan nuen galdera
ta galdera ez da broma!
Nahiz erritmoak barruan sortu
halako ezinegona
ni naiz dantzari kaxkar-kaxkarra
izerdia zeriona;
ni dantzan beti txarra izan naiz
baina begiratzen ona. (bis)

A. Arzallus: Nik lau bat urte pasa nituen
Akelarreko klasean
baina ez nuen ezer egiten
oso denbora luzean;
nere funtzio bakarra hoixe
besteei begiratzean
ta hortako're ez nun balio
miopia azaltzean! (bis)

A. Egaña: Ikasten hasi umetan eta
ilusioak egin "krak!"
irakasleak suletinoan
"Baso gainera salta zak!";
hogeita hiru urte ditu baina
berrogeita seiko hankak;
oraindik ere belaun burutan
dabilzki kristalan markak. (bis)

A. Arzallus: Nere dantzako esperientzia
ez det gutxi aterako;
"Ezpata Dantza, Amets gainera"
esaten zuten ta bapo;
beti ni gora altxatzen nintzan
ba txarrena nintzalako
ez mintzearren esaten zuten
"Arinena zeralako". (bis)

A. Egaña: Nik ere zerbait probatu nuen
hau euskaldun askon gisan
ta ikastolan andereñoa
irakasten ibili zan;
baina ni bezain baldarrik nola
ez zun aurkitu bizitzan
nik Zahagi Dantza ikasi nuen
ta zahagipekoa nintzan. (bis)

A. Arzallus: Beraz zahagian azpian jarriz
egiten zuen karrasi;
zerbait saiatu ta ahalegindu
ta horixe irabazi.
Ikastolako belaunaldia
lehenengoa zinan kasi
ta ez det ulertzen: Zazpi Jauziak
ez al zenitun ikasi? (bis)

A. Egaña: Arin-Arina juxtu-juxtuan
ta nafar dantza hoiek orai
ez nuen asko ikasi baina
geratu nintzen hain lasai;
Zahagi Dantzana egia gendun
eta marka utzi dit ai:
dantzatik ez zait ezer geratu
baina zahagikotik bai. (bis)

A. Arzallus: Nik zahagiana ez det ezautzen
ta utziko det aparte.
Gu jolasean ibiltzen ginan
beste pausoak bitarte;
nik segi nahi dut nik segi nahi nun
hantxe segitu jo ta ke
ta dantzan ondo ibili nintzan
ama iritsi zan arte. (bis)

A. Egaña: Hemen Ametsek egin diguna
aitorpen larri grabea
ume garaitan geratu zela
dantza aukerarik gabea;
nahiz ta oraindik xomorrotxoa
barruan euki gordea
Euskal Herriak bertsolari bat
irabazi zun ordea. (bis)

A. Arzallus: Horrek albora utziko zuen
nere dantzarako grina;
bertsotan hasi eta pausoak
segidan ahaztu jakina.
Ez dakit asko irabazi zun
nahiz zuk hartu atsegina;
guk berriz askoz nahiago gendun
zu dantzan hasi bazina! (bis)