Bertsos - View details   To know more about this section

2007-09-17 Lezo Lagun-artekoa Eguerdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-09-17 Lezo Lagun-artekoa Eguerdia
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-09-17 Lezo Lagun-artekoa Eguerdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso: Begira jarriz ikusten dira
oso gauza nabarmenak:
garai batean gazte izanak
hemen zaudeten gehienak.
Ez dago zertan kontatzen jardun
hor banaka urte denak;
zenbat hogeiko ote daduzka
baserritarrik gazteenak? (bis)

A. Egaña: Hara Lizasok disimuloan
gaur egin digun galdera;
matematika asunto hori
benetan zail ez ote da?
Nik erantzuna emango dizut
oso gutxi gorabehera:
hiru hogeikotik gora dauzka ta
lau hogeikotikan behera. (bis)

S. Lizaso: Zure esanak argitu ditu
nik neduzkan duda denak
horregatikan hauei kezkarik
sortu ezin astelehenak.
Muga gabeak dira ordea
baserritarren kemenak:
ia lau aldiz hogei urte ta
lana egiten dutenak. (bis)

A. Egaña: Baserritarrak berezkoa du
kopeta izerdiz bustia
horrexegatik gaur libre dira
patxarana ta whiskia.
Eguraldiak eskeini die
premizko zuten guztia:
ordu erdian izan dira gaur
zaparra ta eguzkia. (bis)

S. Lizaso: Bolada baten behintzat euria
hor izan degu gainezka
baina eskerrak hauek goizetik
kalerako diran presta;
baldin etxean egon balira
noski lan giroan kezka
ta egunpasa hemen eiteko
eguraldi txarrik ez da. (bis)

A. Egaña: Baina eguna hasi degu gaur
eguzki ederrarekin
ta ordubata inguru hortan
euri erauntsiak ekin;
nahiz baserritar hauek egualdiz
aspaldian asko jakin
igual baten bat etorriko zan
rejilladun zapatekin. (bis)

S. Lizaso: Hemen bakoitzak jakin behar du
nola etorri nola juan
baserritarrak giroarekin
beti kejati moduan.
Euria bati bati entzuna
oraindik daukat goguan
eunero pixkat behar lukeela
siestarako orduan. (bis)

A. Egaña: Siestarako denok dakigu
jarabea ona dena
ta begi bistan hemen daukagu
paisaje bat nabarmena:
botila hutsak lau jenerotan
hirurogeian barrena...
Telebistako kamara horrek
hartu behar ez lukeena. (bis)

S. Lizaso: Arrazoi dezu kamara horrek
ez dauka hartu beharrik
hartu ta gero zabaltzen bada
izango baita marmarrik.
Baina errua ez da gurea
ez zazula jo adarrik!
Aste guztian hustuak dira
ta ez gaurkoan bakarrik. (bis)

A. Egaña: Ixkulinera erdi egarri
iristen gera beti gu
bihurtzen gera zerbitzarien
maina onaren katibu.
Nahiz ta kamara ez dan izango
botila hutsen testigu
alper-alperrik ariko gera
geuri antzematen zaigu. (bis)