Bertsos - View details   To know more about this section

2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2007-04-28 Itsasu Jaialdia
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi baserritar zarete. Terreno edo lur kontuak zirela eta beti iskanbiletan aritu zarete. Hil ondoren biok elkarren ondoan lurperatu zaituztete.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina: Bizi ginela ginen
ausart eta brabo!
Gero beste mundura
halatsu igaro.
Unai joan zaitea
pixkat haratago
zure ezkerreko hanka
nere hilkutxan dago. (bis)

U. Iturriaga: Berriro ere disputan
hasi gara txarto
nere ezkerreko hankak
egin badu salto.
Hezurrak gobernatzen
dut arazo franko
ez zaitut akatuko
hilda zaudelako. (bis)

S. Colina: Kutxan daramazkigu
urteak hiru-lau
ta nere amorruak
lehengo hartan dirau
baina ez naiz kixkaldu
denbora joan arau
zu ondoan eukitzeak
berpiztu egin nau. (bis)

U. Iturriaga: Mehatxua izan da
eta beraz kasu!
Jesukristo bezala
piztu zara aizu
tente jartzeko ere
kapaza zara zu
bizian baino itxura
hobea daukazu. (bis)

S. Colina: Bizirikan ez neukan
itxura itzela
banekien mutiko
eskasa nintzela
baina zuri begira
ez harritu bela
ozpindu egin zara
ardoa bezela. (bis)

U. Iturriaga: Eman baitizkidazu
albotik ostiak!
Ardo botilak daude
hilda garestiak.
Zizareak mantendu
behar ditut bustiak
eskerrak luze irauten
duela whiskiak. (bis)

S. Colina: Ze nolako hildako
kalamidadeak!
Berpizten zaizkienak
abilidadeak.
Hartu itzazu nire
nitxo ta loreak
baina bakean utzi
nire zizareak. (bis)

U. Iturriaga: Honi ezin zaizkio
sinistu erdiak
hitzak ez ditu izan
sekula argiak;
zizareak aipatu
ta ez kontu garbiak
lehen be neure lurretan
baitzeuzkan ardiak. (bis)