Bertsos - View details   To know more about this section

2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-04-19 Urretxu Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Paia, Fredi
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu jaio baino zazpi urte lehenago zerbait pasa zen zure herrian, gaurko egunez. Badakizu zer? Edo gaia jartzen jarraituko dut?

Description

Melody
Abokatuak deitu berri dit
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Memoria egiten hasita
sarri geratzen naiz apal.
Hasieran hauxe pentsatu dut:
"Espabilau zaite chaval!"
Heriotza bat Algortan bertan
ta faxista bezain legal.
Batzuk ahaztua izango dute
besteek jakin ez igual.
Halan da ere memoriarik
nola ezin dezakedan sal
gaurko egunez hil zuten Txikia
Eustakio Mendizabal. (bis)

Algortako tren geltoki hartan
txakurrak ziren atzetik.
Han bi gudari ospa in zutenak
bakoitza alde bakoitzetik.
Eustakiok gure etxerantza
salto egin trenbideetatik...
Tiro hotsa, sirenak atzean
berak arin aldatzetik...
Errepidean hamahiru tiro
euren pistola beltzetik
ta gu abertzale sortu ginan
espaloiko odoletik. (bis)

Mural haundi bat bazegoen lehen
kolorez gorri ta baltza.
Gurasoek azaldu ziguten
hori ez zela izan txantxa.
Lurrean ere segi tiroka
amilduaz esperantza
ta gorpu bat hantxe utzi zuten
dana odol ta lokatza.
Baina ez ahaztea dugunez
herri zapalduen martxa
oraindik ere han zutik dago
Txikiaren enparantza. (bis)