Bertsos - View details   To know more about this section

2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-03-28 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Maia, Jon
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok Aste Santuan kanpoan ibili zarete, eta itzuleran joaterakoan baino konbentzituago etorri zarete. Zuk, Iker, pentsamendua ekarri duzu Euskal Herrian baino hobeto inon ez dela egoten. Zuk, Andoni, uste duzu hemen baino hobeto edonon egoten dela.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia: Aste Santutan Eskoziara
eman det salto bortitza:
jateko gutxi ta hotza latza
bazegon zenbait baldintza...
Eta Andonik etxetik kanpo
eman nahi luke bizitza
nik ere berdin pentsatuko nun
Kubara joan banintza!

A. Egaña: Hamabost egun filme bateko
pertsonaiaren antzera
Iker jardun da E.T.ren gisa
"Etxera" beti "Etxera".
Etxezalea ez zera berez
deskuidoa da bai zera!
Eskozia dio gizarajoak
ta Galizin izan gera.

I. Zubeldia: Geografian ez naiz hain ona
baina ez da nere kulpa.
Hamaika pulpo irentsi degu
hamaika pulpo ta pulpa!
Egia esan nahiko aldrebes
eraman degu kondukta:
esan nahi nuen egon naizela
Galizin eskozituta.

A. Egaña: Ribeiro puxkat edan degu bai
hori halaxe da tira!
Ondoren Iker han moldatzen zen
soltero baten neurrira:
"Diskotekara joango gaituk
ta bertan ligatu di-da!".
Besteren gonak ezin lortu-ta
batzuk jantzita ibili da.

I. Zubeldia: Gonak jantzita han ibili naiz
ondo ezin kunplituan.
"Hau ez dek oso paraje ona"
ikusi nun segituan.
Ligatu nahian diskoteketan
txapelduna merituan:
almeja bila joan zan eta
mejilloiak jan zituan.

A. Egaña: Baina kanpoko sentitu naiz ni
ez naiz sentitu etxeko:
beldurrik ez nun nagusi batek
lantokiraino deitzeko
beldurrik ez nun goizean goizik
telefonoak jotzeko
eta inortxok ez digu esan
kantzontziloz aldatzeko.

I. Zubeldia: Jendea asko bildurtuko zan
gu horrela ikusita.
Gabardinea jaztea hobe
kantzontziloak utzita!
Coruñaraino joan ginen ta
zeinen detaile polita:
herriko seme izendau zuten
gaita jotzen badaki-ta!

A. Egaña: Euskal Herria hain ona al da?
Horretxek sortzen dit kezka.
Ardo batekin pagatu gabe
platertxo bat pintxo estra
hurrena berriz hola eginda
inor ez doa iheska
eta gainera autopistarik
pagatu beharrik ez da!