Bertsos - View details   To know more about this section

2008-10-26 Urepele [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-10-26 Urepele
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur bazetozen Uxue eta Andoni Baigorri aldetik honantz, eta Andonik zerbait esan nahi omen zion Uxueri, eta nahiko larri zegoen. "Aizan!" Andonik, eta "Zer duk?" Uxuek, eta Andoni isilik; handik pixka batera berriro "Aizan! Gauza bat esan behar dinat " Andonik, eta "Zer duk, esan ezak?" Uxuek, eta Andonik "Ba al dakin armairutik irtetera noala". Uxue, sorpresa eman al dizu?

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-10-26 Urepele [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi: Bazuen nahiko zalantza honek
niri zerbait esateko.
Duda ta muda hor ibili da
beldur haundi bat tarteko.
Azkenerako esan dit eta
horrela askoz hobeto:
txikiegia da armairua
norbait bertan kabitzeko.

A. Egaña: Orain arteko egoera zen
erosoa ta zabala.
Familiari eta lagunei
esan behar nola hala.
Pentsa Uxue bertsolaritzan
ere mugarria dala:
historiako lehendabiziko
txapeldun homosexuala.

U. Alberdi: Egon agian egongo ziren
baina aitortu ez apika.
Etorkizuna aldatu behar
genuke baina zatika.
Erabakia erabaki da
nago ondo iritzita
mundua bihur liteke armairu
gezur batean bizita.

A. Egaña: Hain xuxen ere gaurko bidaian
zu zauzkat aldamenean
ta armairutik ateratzera
ausartu naiz azkenean.
Erabakian berri eman zuk
sektore gazteenean
Xebastiani neuk esango diot
atrebitzen naizenean!

U. Alberdi: Akabo beraz gezur guztiak
akabo autokontrola!
Askatu zazu zure burua
askatu zazu odola!
Eta nahiz eta zuk hala uste
bakarra ez zera inola
esan didate Xebaxtian ere
irtetekotan dagola.

A. Egaña: Jesus, Maria eta Jose ai
ia egin det aitaren!
Azkenerako sekretu denak
bistatu zaizkigu hemen.
Xebaxtian'e armairutikan
irteteko asmoz omen...
Orain badakit azken urteetan
zergatikan argaldu den.

U. Alberdi: Egaña zuk zeuk esan zenuen
"Patua beti da patu!".
Orain garaia iritsi da-ta
ez zazu disimulatu!
Hainbeste urte kotxe berean
badezue nahiko tratu
ez zazu esan orain artean
ez zaretela liatu!

A. Egaña: Bertsota joanda lotan geratu
ez degu egina usu
nik bertsotatik ez dut lapurtu
ez laztan eta ez muxu.
Homosexuala deklaratzen naiz
baina ez oraintxe aizu!
Aparkaleku txiki bat da hor
azken aukera daukazu.