Bertsos - View details   To know more about this section

2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-02-09 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok berrogeita hamar urteko bi gizon dibortziatu berri zarete. Oinarrizko sukaldaritza ikastaro batean egin duzue topo, eta oraintxe bukatu da lehen klasea.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-02-09 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio: Berrogeita hamar urte
ta hau da hau kinka!
Kursilloa in behar
asko ez nekin-ta.
Kutxare, sarde, laban
hoi da hori pinta!
Tailerrian'e ez dago
hainbeste erraminta! (bis)

A. Egaña: Oso traketsak gera
trakets nabarmenak!
Ezezagun zaizkigu
trastorik gehienak.
Tailerreko kontuak
sukaldeko temak?
Hemen gainera ez gaitu
libratzen sirenak! (bis)

M. Lujanbio: Arraultzak batitzeko
ere ez det balio!
Gero horko patatak
gatz eta olio!
Buelta eman eta
tortillaik ez iyo?
Argiñanoi hobeto
gelditzen zaizkio! (bis)

A. Egaña: Ba nik ia hartu det
Subijanan planta
baina zu bezelaxe
baldarra galanta!
Hobe da zartagia
ta pertzak lagata.
Dibortziatu izatea
hauxe da hau lata! (bis)

M. Lujanbio: Egia da ez zaigu
ez falta problemik!
Hasteko ez dakigu
trasteen izenik.
Andriai denetikan
esan nion lehen nik
gehio ez det esango
txarra dagoenik. (bis)

A. Egaña: Ba nik andreaz eten
egin nuen zirt-zart!
Horri buruz pentsatzen
egondua naiz bart:
lehen ez nuen desio
harreman berri bat
baina aitortzen dizut
orain duda daukat. (bis)

M. Lujanbio: Nik akabo, akabo
pareja gogoa!
Zuk beste batentzako
daukazu asmoa.
Nik kursillotarako
det orain monoa
ta orain fregatzeko
kursillora noa. (bis)

A. Egaña: Nundik lortzen dituzu
holako premiak?
Bittorio entzun itzazu
Antonion egiak:
fregatze kontu hoiek
dira gehiegiak
ehun urte baitauzkate
zure belaun biak. (bis)