Bertsos - View details   To know more about this section

2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-11-07 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aramendi, Martin
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azaroak zazpi ditu gaur, eta egun seinalatua da: 32 urte Xalbador hil zela. Aste honetan, Arantzazuko egutegian topatu dut ondoko pasarte hau: "1960 aldera Uztapide eta Xalbador bertsolariek Ataungo San Martin festetan egin zuten saio batean jasotako bertsoa da hau. Gai hau jarri zieten: "Zu, Uztapide, hemen, Espainian bizi zara; zu, Xalbador, han, Frantzian". Entzuleek ez zioten bertso honi txalorik jo, euskalkiaren arazoa nonbait. Zutik jarrita otoika nago ene jauna zerura. Handien mende dagon ttipiak beti badu arrenkura. Eskatzen dautzut izan zazula herri ttipien ardura / eta xukatu mendien negar den Bidasoako ura".

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bidasoan han doa erreka
harria eta hondarra.
Oraindik ez da guztiz aldatu
Xalbador zenan oharra
bitan zatitzen bitan puskatzen
baitu gure herri zaharra.
Ta gaur erreka ikusi dut nik
haundia eta azkarra
mendiek ez ezik geronek ere
egiten degu negarra. (bis)

Nun den ez dakit baina mezu bat
nahiko nioke igorri
bere bertsoa izan delako
bertso berrien jatorri.
Indar eskean ibilia zen
goi zeruko gizon horri.
Egia esan nola aurre egin
hainbeste malko lehorri?
Gu askatzera oraindik ez da
zerutik inor etorri. (bis)

Eta lurretik egin beharko da
hemen egin behar dena!
Iruditzen zait ordua dela
iritsi dela orena
gure asmoa bihurtu dedin
egi denetan gorena
hego ta ipar gorputz bakar bat
bilakatu dadin dena.
Orduan lasai esango degu
gure erreken izena. (bis)