Bertsos - View details   To know more about this section

2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Goizeko hamaikak dira. Oraintxe jo du txirrinak, eta patiora atera behar duzu. Baina gaur erabaki duzu ez duzula pilotan egingo, ez zarela lagunekin paseatzen ibiliko, ez zarela musean jardungo. Gaur patio erdian zaude eta bertsotan egitea erabaki duzu.

Description

Melody
Gure herri ttiki hau da
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txirrina jo du berriro
eta altxa gera di-da!
Monotoniak dakarren
eguneroko harira.
Bagoaz patiorantza
presoen lerro segida
burua nola altxatu
bista daukagun tokira?
Baina gaur erabaki det
banoa patio erdira
ez dut ezertxo egingo
erabakia hori da
ta bertsotan hasiko naiz
libre doinu ta neurrira
leku denetan berdina
den zeruari begira. (bis)

Automata baten eran
makurtzen zaigu ahala
gero eta makurrago
denbora pasatu ahala.
Gogortua dut bihotza
gogorragoa azala
desagertu da behin sartu
zuten nerabe makala.
Orain kantuan hasi naiz
txori bat banintz bezala
nahiz harlauzen oholtzara
heltzen den hormen itzala.
Gora begira beste bat
botako det berehala
ta pasatu den txoriak
etxera eraman dezala! (bis)

Ezagutzen dut tortura
kartzela ta kartzelondo.
Ezagutzen dut bai mina
nahi ez nukeen bezain ondo.
Jo dut nere barreneko
bihotzaren pe ta hondo
baina hala're ni ez naiz
berriz isilik egongo.
Berdin du Zisjordania
Arrasate zein Durango
jende zapaldua gera
baina ez dugu etengo!
Kantatu nahi dugu-eta
ez dugu amore emango!
Inoiz etsiko bagenu
ez zen kanturik izango. (bis)