Bertsos - View details   To know more about this section

2009-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-09-04 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ez, ez, ez, ez. Ez, ez eta ez. Ez.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Taberna baten izan liteke
barra ertzean ederki.
Bi lagun ari dira mintzatzen
goxo, emeki-emeki.
Gehiagorako gogoa ere
igual sartzen zaio bati
erasotzen du zapaltzen du ta
bestea dago dudati...
Tono askotan esanagatik
esanahi bera du beti. (bis)

Beste batzutan ideia bera
da bi lagunen burutan
izarapean bukatzen dute
gusto gozoko burrukan:
batek laztandu gero igurtzi
muxuka eta zurrupan
lepa ertzetik gorantza joan
ta hitz belarrian puntan.
Ezezko goxo-goxo batek hor
bai esan nahi du batzutan. (bis)

Baina normalki arriskutsugo
izaten dira tabernak
hango burrundak hango alkoholak
nahasten baikaitu denak.
Izarapeko jolas hoiek ez
hoiek ez dira problemak
monosilabo bi: bai eta ez
ta ze alde nabarmenak!
Bi hoiek ondo bereizten ditu
entzuten badakienak. (bis)