Bertsos - View details   To know more about this section

2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-08-22 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Labayen, Jokin
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aita-semeak zarete, Aitor aita eta Amets semea. Madrilera bidean zoazte, nahiko isilik, Ametsek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Berak lan egiten duen tabernan argazki batzuk omen daude.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Mendiluze: Argazki batzuk zeuden tabernan
eta ertzainak azaldu.
Ez dezu ezer egin zuk baina
horrek inportako al du?
Jakin badakit justizi hortan
inor ez dagola salbu.
Motibo askorik ez dago baina
esperantzarik ez galdu.

A.Arzallus:
Barra gainean hiru argazki
Lorea, Jon eta Unai
ta ni azpian trago serbitzen
nornahiri eta nolanahi
baina kartzela etor liteke
ta urte askokoa ere bai.
Aita ez dakit zergatik baina
trago hau ez dut pasa nahi.

A.Mendiluze:
Zuretzat ez da trago gozoa
neretzat ere tristea
tabernan lana egitearren
honetara iristea.
Madrila biok goaz kotxean
kontu hau eta bestea
ta ez nuke nahi gaur egindako
bide hori ikastea.

A.Arzallus:
Baina agian beste behin ere
pasako zara hemendik.
Argazkiak han egongo dira
ez duten arte etxerik.
Etorri ziren kentzera eta
ezetza eman nien nik
baina horiei nork esan die
ez dugunik nahi kentzerik?

A.Mendiluze:
Inork ez die esango eta
agian horrek harritu
baina ezin da etxean beti
horrela husten aritu.
"Agian kendu ezkero hobe"
pentsatu eta larritu
agian lotsa izango nuke
kendu izan bazenitu.

A.Arzallus:
Libre utzita kendu nahi ditut
gaur bihar edota aurten
baina gaur nola Audientziara
beraiek ekarri nauten
nik galdera bat egingo dizut
ba al dakizu erantzuten?
Audientzia Nazional hontan
inork ba al daki entzuten?

A.Mendiluze:
Hauena ez al da belarririk ez
batek daukan aurpegia?
Belarririk ez eta ahoa
haundia haundiegia.
Baina zu izan zaitezke lasai
zarena zeu alegia
azaldu eta kontatu'iozu
benetan zeure egia.

A.Arzallus:
Esango diot " Beti izan naiz
neure lagunen sostengu
ta lagun batzuk edukitzea
zer den jakingo bazendu!
Ta horregatik preso har nazazu
nahiz legeak ez gailendu".
Ta argazkitan jartzen banaute
aita zuk ez zazu kendu.