Bertsos - View details   To know more about this section

2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-12-05 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Oiartzabal, Josu "Xamoa"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Xamoak ez du finalean kantatuko, baina txapelketan parte hartu du, final-laurdenetan hain zuzen ere; eta oso ongi akordatzen da Aitor bertsozalerekin. Izan ere, Xamoak kantatu behar zuen ia guztietan Aitorrek martxa egiten zuen kanpora, ez dakit zertara. Gaur topo egin duzue Oreretako saioan.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-12-05 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Josu Oiartzabal "Xamoa"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Mendiluze:
Laudion zeunden estu ta larri
praketan ezin kabitu
ondo atera zintezkeenik
ez zitzaidan iruditu
ta horregatik irtetzen nintzen
total zertako aditu?
Batek sufritu behar baldin badu
besteak zertan sufritu?

Xamoa:
Halere zure erabakia
iruditzen zait xelebre
zuretzako bai baina neretzat
ez da izango mesede.
Nunbait sufritu egiten zenun
ta kanpora alafede!
Baino horrela ez zenun entzun
gozatu nuena ere.

A.Mendiluze:
Zerbaitegatik atera nintzan
uler zaidazu gizona!
Zure zalea naiz betidanik
benetan da, ez da broma
baina somatu nezakeen han
kezka ta ezinegona
ta onena ere ez zen izango
dezakezun bezain ona.

Xamoa:
Baino daukadan onena ematen
oraindik ez dut ikasi
eta zuk berriz lagundu ordez
kanpora bidean hasi.
Nere zalea omen zerala
oso garbi daukat kasi
nere amari ere ez diot
hainbeste sufriarazi.

A.Mendiluze:
Ba bai zurekin pentsatu ohi det
"Emango dit! Emango dit!"
baina egun hartan ezin espero
zugandik lore askorik
ez neukan entzun eta geldirik
han egoteko gogorik
eta sekula ez dizut jotzen
konpromisozko txalorik.

Xamoa:
Egia da bai aldea dago
beti txalotik txalora
hobeak jotzen ba omen dakizu
ba eman zaidazu denbora.
Laudiokoa hala izan zen
eta hala izango da:
zuk eta biok alde egin genun
txapelketatik kanpora.

A.Mendiluze:
Neretzat a ze txaskoa eta
zuretzako a ze lorpen!
Jakin nahi nuke hemen daudenak
horri buruz zer dioten
beraiek ta ni gaude Xamoa
onenari itxaroten
ta gaur utziko al didazu hemen
saio osoan egoten?

Xamoa:
Egia da bai jaso dudala
makina bat txalo merke
saio askotan ezin izan dut
nahi adina asebete.
Orain baimena eskatzen dezu
Aitor nola izan liteke?
Nigatik balitz gaur bakarrik ez
beti hala litzateke.