Bertsos - View details   To know more about this section

2009-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2009-03-19 Igorre Jaialdia
Gai-emailea
Amuriza, Saioa
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Jon, lotan zaude, ametsetan. Urrunetik habanera doinuak entzuten dira, baina amets horrek amaiera txarra dauka. Zure ametsen amaiera, zati txarra, Andoni Egaña da.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2009-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Maia:
Azken agurra dirudi
aurrean jendetza itzela
atmosfera kargatua
BECen bageunde bezela
kontentu ta irripartsu
esaterako honela
baina han nun ikusten den
atzetik bat datorrela.

A.Egaña:
Ni naiz bere amesgaizto
gaiztoa eta krudela
Jon Maiari zorionik
ez diona opa bela.
Jon ez zak kanta holatsu
kantatu ezak bestela
Igorrek jantzi behar dik
Euskal Herriko txapela.

J.Maia:
Orain hondartza batean
Karibekoen neurriko
palmera azpiko grisa
beti izan dut begiko.
Neska batengana noa
sendo ta pauso haundiko
eta atzean tipo bat
"Kendu paretik txikito!".

A.Egaña:
Neskarentzat ez haiz ezer
eta mutilantzat mito
Jon hobe dek suizidatu
Karibeko uretan ito
neskak aldegin egin dik
ez haiz negarrez hasiko
baina bizitza honetan
ez duk gehiago ikusiko.


J.Maia:
Egun luze bat izan da.
Ene ze atarramendu!
Banoa etxera bidean
burua ezin mantendu.
Nere Zumaia maitea
pausoa azkar zuzendu
han nengola uste nuen
kartelan Zarautz jartzen du.

A.Egaña:
Ta frenadaz pasa gera
hori burutik nork kendu?
Jon Maia behar zenuke
horrenbeste pulamendu
zentzuna eta kordea
pertsona denen zimendu
baina ez zinake Jon Maia
horietatikan bazendu.

J.Maia:
Athleticaren finala
ta hau da Mestalla bera
atzean bederatzia
eta soinean bandera.
Korner bat atera dute
banoa rematatzera
ta defentsa burusoil bat
han nun sartu dan tartera!

A.Egaña:
Buruzko errematea
dirigitu du postera.
Baloiak zutoina jo du
barrura doa ostera.
Jadanik "Gol! Gol! Gol!" berbak
entzun ditzake. Ospera!
Despertadoreak jo du
ta esnatu egin zera.