Bertsos - View details   To know more about this section

2010-01-29 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-01-29 Abadiño Lagun-artekoa
Gai-emailea
Gaztelurrutia, Beñat
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gai batek honela dio: "Bikotea izan zarete minutu batez bakarrik"; eta horregaz lotuta beste gai bat bertsotan egin dezazuen: "Bata tabakoa izango da eta bestea liatzeko papera".

Description

Melody
Loreak udan ihintza bezela I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-01-29 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:

Tabakoa naiz belar rubioa
nere izan eta pisu
zure gustoko naizela ere
zuk aspaldi badakizu.
Bildu nazazu zure besotan
zure baitan har nazazu
eta bi ezpain bero artean
eman diezagutela su.

M. Lujanbio:

Nere ondoan ikusi zaitut
hortxe mantelan gainean
beti hain gertu beti hain urrun
beti hain aldamenean.
Etorri! Nere izara zuritan
hartuko zaitut barnean
nere kola ere blai egiten da
zu biltzen zaitudanean.

J. Maia:

Bokillarikan ez dugu behar
traba baitegu zeharo
biak nahastuta listu batean
gerora ta beroago
baina destinu petrala degu
kontraesan bat arraro:
zenbat ta gehio berotzen geran
heriotza hurbilago.

M. Lujanbio:

Sua badoa atzerantz eta
gu bioi bizitza kendu
bokillarikan ez dagoela
ezpainetara zuzendu
hautsa botata hautsa botata
gehiago ezin mantendu
gure maitasun hain sutu honek
minutu bat irauten du.

J. Maia:

Baina gu beti ez gera egoten
halako bakardadean
minutu baten bizitza oso bat
pasatzen baita airean.
Hara harritxo bat nun sartu dan
gure arteko planean!
Gure burua nahasi egiten da
trio bihurtzen denean.

M. Lujanbio:

Hirugarren bat etorri da ta
hau da nahasmen itzela!
Gauza jakina bi direnetan
hiru izaten direla.
Gu libre gabiltz norbere aldetik
tabakoa ta papela
ez paketeko zigarro estandar
matrimonialak bezela!

J. Maia:

Pena da baina gure aukera
zita ezin egin bi aldiz
behin txispa piztu ta hor joaten gera
gure sugar eta diz-diz.
Winston nauzu ni Jon Maia Winston
nere aita Phillip Morris
aprobetxatu nazazu orain
ez naiz etorriko berriz.

M. Lujanbio:

Tabako rubio guztiek esan
ohi didate beretsua
hainbeste izen hain izan gutxi
hori da nere kexua.
Uste nuena hain sukar bero
izango zela sexua
hemen norbaitek ez du tiratzen
ta itzali da gure sua.