Bertsos - View details   To know more about this section

2010-04-18 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-04-18 Mallabia Jaialdia
Gai-emailea
Ibaibarriaga, Asier
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Ugartetxea, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Joxe, aspaldiko uste bat badaukazu, adinean aurrera zoaz, eta zure baserria zeinek hartu. Seme bakarra daukazu, Beñat, eta honek baserria hartu ordez, landetxea edo landa turismoa egin nahi du zuen baserria.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-04-18 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Beñat Ugartetxea

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:

Pentsatzen nuen gure etxea
zela pikotara juna
gauza horrekin sentitzen nuen
holako estuasuna.
Beraz orain zu azaldu zera
zerbait egin nahi dezuna
ia ba hortik eskuratzen dan
biontzat etorkizuna.


B. Ugartetxea:

Aita mesedez nere esanei
jarri eiezu arreta!
Ideia oso bikaina daukat
neure barruan gordeta:
hau landetxe bat bihurtu behar dut
kamarerekin beteta
zure semiak zerorrek baino
herren gehiago du-eta!


J. Agirre:

Beraz etxean bi kojo gaude
jaunak hau da komeria!
Baina semeak jarri nahi luke
oso martxa dotoria
kamarerak’e hartu nahi ditu
hartu nahi kategoria
haiei begira gastauko zaio
semeari memoria.


B. Ugartetxea:

Pasatuko da neska gaztiei
begiratzeko bolada
eta seguru golpeik jo gabe
diru mordoa atara.
Dena ez da ona ez da erreza
fallo bat badauka hara:
aita erderaz apur bat behintzat
ikasten hasi behar zara.


J. Agirre:

Lehenago ikasi ez dedanean
orain ez dut ikasiko
baina dirua irabaztea
hori biontzat graziko.
Kamarerari xirri egiten
aitona ez da hasiko
baina pixka bat begiratzia
ez dezu galeraziko.


B. Ugartetxea:

Zuk begiekin kamarereri
egin nahi diezu segira
ta zure irriz helduko dira
seguruenik ilargira
baina asuntoa ondo joan dadin
badaukat bere mobida:
aste barruan be domeketako
erropak jantzi behar dira.


J. Agirre:

Beraz aurretik eman didazu
nei nola ibili nota
narrats xamarra ote naizen ni
al naukazu begiz jota?
Nahi dezun bide klasea hartu
ez dizut egingo kontra
zerbait asmatu beharra dago
krisis gogorra dago-ta!


B. Ugartetxea:

Bide erraza izango da hau
diru pixka bat lortzeko
baldin izaten bazara aita
semearen esaneko
ondo joan dadin trukotxo batzuk
baititu honek tarteko
koloni pixkat bota beharko da
simaur usaina kentzeko.