Bertsos - View details   To know more about this section

2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hainbeste urte daramatzate elkarrekin bertsotan, matrimonio kutsua ere hartzen diot nik bikote honi. Seguru ikusten dizkiozuela elkarri maniak eta xelebrekeriak.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:

Sebastian ta ni urte askotan
eta astero-astero
oso jatorra zala uste nuen
besterik ez nun espero
ordu txikitan zakar jartzen da
ta muturra bero-bero
honek txanpaina latz edaten du
bestek pagatu ezkero. (bis)


S. Lizaso:

Egia da bai bolara baten
biok parrandan gauero
eskerrak orain ez geran biok
lehengo ohituren bezero.
Honek nigatik esan du baina
bera muturretik bero
eta kontua eskatzen zuen
baina ordaindu ta gero. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Badakizute gertatzen dira
hain zelebrezko kasuak
horrelakorik ez nun espero
neri egitia maisuak
honen bertsoak omen dira ba
eder eta mamitsuak
leku askoan kantatzen ditu
Uztapideren bertsuak. (bis)


S. Lizaso:

Haurtxo nintzala ikasi haiek
inoiz datoz memorira
baina neuretik ere badakit
nik lortzen neure dizdira
eta gauza bat esan beharko
albokoari begira:
zureak ere botako nitun
hain onak izan balira. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Ni bezelaxe bertsotarako
honek laguna Egaña
baina aspalditik ezagutzen det
ezin nazake engaina
gaia jarrita etortzen bada
soltatu ohi du mingaina
ta ez bazaio ezer etortzen
“Benga hasi hadi Peña!”. (bis)


S. Lizaso:

Beti bertsotan hasterakoan
ezinak du erasaten
norberetzako ez da erreza
egoera hori jasaten
ta entzuleak bertsoaren zai
asko sufri ez dezaten
abila da ta Peña hasten da
txorakeriak esaten. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Hau bezelako tranposo asko
dabil gaurko egunian
nik Sebastian ezagutu det
jardunian-jardunian
Andoni Egaña aukeratzen du
saio onaren harmonian
ta Apalategi bialdu ohi du
debaldekoa danian. (bis)


S. Lizaso:

Diruan kezkak kontzientzia
oraindik ez dit ikuitu
horregatikan neri aukerak
inoiz ez zaizkit urritu.
Peñari dena barkatzen diot
ez baitu hainbat delitu
aspaldi galdu zuen burua
oraindik ez du aurkitu. (bis)


A.M. Peñagarikano:

Ni bezelaxe bizkar gainean
berroita hamabi urte
eta gezurra esateko’re
zenbat dohai ta bertute!
Nere buruan kontu horiek
orain entzun dituzute
honek burua galtzen badigu
laister aurkituko dute. (bis)


S. Lizaso:

Beti izan det buru haundia
barruan zerbait aparta
alper-alperrik ateratzen du
horrenbeste zalaparta.
Aspalditikan zedukan Peñak
gero izango zuen planta
haurretan astronauta izan nahi zun
ta ez zaio asko falta. (bis)