Bertsos - View details   To know more about this section

2010-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-emailea
Asurabarrena, Eñaut
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Paya, Xabi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Atzo Fidel Castrok laurogeita lau urte bete zituen.

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabi Paya

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya:

Fidel Castrok laroita lau urte
zorionak! Itzel! Itzel!
Bizarra dauka urdindua ta
azala du ximel-ximel.
Iraultza bizirik dago oraindik
oraindik bizi da Fidel
baina herria jada ez dabil
hark nahi duen bezain fidel.


U. Iturriaga:

Baina sarritan interpretatzen
dira gauza hoiek arin
diktadore lez hartu izan da
ta horrek ematen dit min.
Denean ados ez egon arren
zenbat gauza on duen egin!
Ezinbestekoa izan da Kuba
subiraua izan dadin.


X. Paya:

Subirauak beti esan nahi du
pertsona baten esklabo.
Alde hortatik ideia horrekin
horren konforme ez nago
kapitalismo handiak jada
irentsi ditu zeharo.
Haren ametsa ez ote da hil
gorputza baino lehenago?


U. Iturriaga:

Jakina da Kuban ez dagola
ez jende guztia pozik
lehen munduan gehiengo dela
sinisterainoko kasik.
Baina ez nago zurekin ados
ez lasai hau esan ezik:
harena ez da amets bat izan
errealitatea baizik.


X. Paya:

Ez dakit errealitate horrek
debalde zuen laguntza
baina behingoz hil behar zaizkio
arima eta gorputza.
Orduan soilik ikusiko da
zer den Kubako iraultza
herri oso baten nahia edo
ero baten amets hutsa.


U. Iturriaga:

Gehiegi kutsatu ote garen
orain kantatuko nuke.
Kubako iraultzak izan baditu
bere hamaika bertute
ustelkeria ere izan da
sarri eskasiaren truke.
Fidatzeko nahiko ez al dira
berrogeita hamar urte?