Bertsos - View details   To know more about this section

2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-10-10 Urepele Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hire aipamena Xanpunentzat.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ukaezina bertsotarako
Xanpunek zun jarioa
kantuan ez zan makala eta
hizketan oso iaioa
egiarekin adiskide ta
gezurran arerioa.
Egia esan bikoitza gendun
harek zuen balioa
aldi berean zelako bera
alaia ta serioa. (bis)

Herririk herri hainbat urtean
ibili zena kantari
ezin ukatu ematen zitun
arrazoi onak ugari
eta arrazoi hoiek berekin
beti pisua nabari.
Gogoan daukat behingoan nola
neuk entzun nion berari
lehendabizitik gizona zela
eta gero bertsolari. (bis)

Ezin ukatu bere lagunen
lagunik onena zena
bainan jendea ezagutzeko
zuen aparteko sena.
Nahiz bostekoa luzatzea dan
zenbaitentzat errezena
horretan ere Xanpun genduen
argia eta zuzena
behin bostekoa eman ezkero
eskua estutzen zuena. (bis)