Bertsos - View details To know more about this section
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Dirudienez batzuek kezka
dadukate barrenean
ez ote leiken berriz ikusi
plazan iririk lanean
beste batzuek berriz ohitura
utzi nahi dute lehenean.
Suai egurra zergatik bota
itzalita dagonean? (bis)
A. Egaña:
Sua itzalita dagola dio
denak utzi nahi lehenean
baina taldeak Katalunian
hor ari dira lanean.
Idiekin zer egin behar da?
Kezka badut barrenean
ohitura zaharrak onak baitira
baina onak direnean. (bis)
J. Soto:
Lehenbiziko aldiz gaur ikusi dut
eta tristura eman dit
makilan puntaz idi parea
astinduz hemendik handik
lerdea odolez hortz tartetik ta
odola bero hankatik
debekatuko balituzkete
ez dute arrazoi faltik. (bis)
M. Amuriza:
Indarkeriaz baliaturik
asko ta askoren gustoak
animaliek hartzen dituzte
kolpeak eta sustoak.
Nire herrian ikusi ditut
irudi triste askoak:
harriarekin idiak eta
akuluakin astoak. (bis)
S. Lizaso:
Denborak beti ekartzen ditu
gauz denak bere tokira
kritika ere ondo da baina
bakoitza bere neurrira.
Iri demakin kexaka hemen
batzuek hor ari dira
ta bitartean gozatzen dute
boxeoari begira. (bis)
A. Egaña:
Gaur egunean idiak dira
Urtain genuen lehenago
lehen bertsoan aitortu det nik
deus ere ez daukat klaro
idiekin zer gertatuko da?
Denbora behar igaro.
Bat izan edo bestea izan
debekuen kontra nago. (bis)
J. Soto:
Idi jabeak hala esango dit
“ Ez zazu ahaztu sekula
idiekiko dut maitetasun
haundia eta ez ahula”
ta hala bada esango diot
gozo, egin gabe burla
maitatzearen oso kontzeptu
ezberdina daukagula. (bis)
M. Amuriza:
Plazara irten ta ikustea
animaliaren marka
askorentzako izan daiteke
espektakulo galanta.
Idi-demarik ez dugu behar
ta zalerik ez da falta
egitekotan jar daitezela
eurek harriai tiraka. (bis)