Bertsos - View details To know more about this section
2000-12-22 Elgoibar [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2000-12-22 Elgoibar [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
"Salan hobeto egongo nintzan..."
hobe banengo ohean,
azkenean ni utzi bainaue
eskopeta paperean!
A. Agirre:
Aita goitikan behera jaitsi da,
zer nolako zalaparta!
Lasaitu, Jon, zure eskopetak
kartutxo gehio dauzka-ta.
Maia:
Orain ez dakit zer kristo egin,
burua jarri zait bero,
prakak beheraino jetsiko zaizkit
eskuak jaso ezkero!
Irazu:
Askatasuna gauza ederra
ta gora sexu librea!
Ze armeritan topatu dezu
horrelako kalibrea?
A. Agirre:
Gure aita eskopeta kontutan
hain degu gizon petrala,
aitortu zazu hortara ez baino
inbidiz jaitsi zerala.
Maia:
Lasaitu zaitez orain mesedez,
egizu azkar mesede;
ni prest nengoen hau egiteko
apuntatu gabe ere!
Irazu:
Zuk diskotekak eta tabernak
zenitun zure kontura,
aizu, alaba, zergatik zatoz
nire koto pribatura?
A. Agirre:
Barkatu baina nerea bada
ez nator zure kotora;
zurea tiro bakarrekoa
berea repetidora.
Maia:
Holako gauzak gertatzen dira
euskal herrietan zehar,
behingoan ehizan egingo eta
ehizatuta bukau behar!
Irazu:
Aizu, alaba, ez zazu hitz egin
lotsagabeek bezela,
nola dakizu nire eskopetak
tiro bakarra duela?
A. Agirre:
Behin amak halaxe esan zidan
urte askotan barrena,
zer ehizatuko jetsi baitzaigu
pajarorik haundiena.
Maia:
Hauei begira geratua naiz
despistatuta zeharo;
zuek jarraitu diskusioan,
nerea jetsita dago.
Irazu:
Azken puntua ez bedi izan
eragozpena ta traba,
baionetakin liatu zaigu
rekortadaren alaba.
A. Agirre:
Aita zuregan izan ez dezu
behar hainbat kategori,
reklamora etorri zera ta
gure sarean erori!
Maia:
Azkenerako ideia hauxe
unean pentsatu det nik:
herri honetan ezin ligatu
bakezalea izanik!