Bertsos - View details   To know more about this section

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-04-15 Bergara Jaialdia
Conductor
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azken batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik gabeko negar asko dagoela?

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gu desberdinak gerala oso
ezin ukatu inola;
hemen denetik soberan degu,
beste batzuk hola-hola...
motibo gabe makinatxo bat
dago malko dariola;
gu geok ondo gabiltzan arte
besterenak bost ajola! (bis)

Lehen esan dute ez daukagula
hemen ezertxoren faltik,
albiste txarrak, negargarriak
datoztela Etiopitik;
hemen denetik badegu baina
negar malkoak zergatik?:
askotan negar egiten degu
disimulatzeagatik. (bis)

Zein desberdina den egoera,
zein desberdina bizitza!
Hemen gaudenok kexatuz behintzat
gu ezin gindezke mintza;
konformatzeak eskuratzen du
maiz zorionaren giltza;
geure buruak engainatuaz
alper-alperrik gabiltza. (bis)