Bertsos - View details   To know more about this section

2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok seme bakarreko bi ama zarete eta normala den moduan asko maite dituzue zuen semeak. Baina guztiz desberdinak dira seme horiek: Jon, zure semea golfo hutsa da; Aitorrena, berriz, formal-formala. Jaiak heldu dira, Gernikako jaiak, eta Jonek ez du ikusi bere semea bost egunetan, baina Aitorrena egunero gaueko hamabietan etxean agertzen da. Defenditu itzazue zuen semeak.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Seme bakarra daukagu biok
eta nahi diogu eutsi,
baina ez diogu bizitzarako
lege bera erakutsi:
nereak badu errespetoa,
zureak hortatik gutxi;
beti esan dizut bakarra izanda
ezin dela libre utzi.

Maia:
Baina halare jakin badakit
gaztea beti da gazte,
festak hasi ta ez da etortzen
bost egun pasatu arte;
egun hoietan zai egoten naiz
sukaldean triste-triste,
horregaitikan datorrenean
maitatzen det horrenbeste.

Mendiluze:
Datorrenean maitatzen dezu...
zer zabiltzan ez dakizu;
zure kaltean ari zerala
egiten dizut abisu;
gutxitan dator ta etortzean
hark adarra jotzen dizu;
bakarra dezu ta laister batez
hola uzten badiozu!

Maia:
Bakarra daukat ta zuk ere bai,
ez zazu hitz egin fuerte;
amaren lanak ematen ditu
nik ez dakit zenbat neke!
Nerea beti kalean dago
ta zurea irtetzeke...
baldin kalera irtengo ez balitz
kezkatuko nintzateke.

Mendiluze:
Ordun kezkatu behar zendukeela
ez zazu esan faborez!
Pentsatu nahi det semearena
hartzen dezula umorez;
nerea beti zintzo ohi dator
ta bere orduak gordez;
nik beti lasai egiten det lo
jaietan egon edo ez!

Maia:
Lasai lo eginez izan liteke
amesgaiztoz enbarazu,
nik konfiantza haundia daukat
ta ez naiz egoten izu;
zuk konpainia behar al dezu?
Horretan semea maisu;
zuk semerikan ez dezu behar
zuk katua behar dezu!

Mendiluze:
Haserre jarri nahi nindukezu
baina ez dezu lortuko,
nere semea beti baitaukat
nere lagun ta gertuko;
eta badakit ez dula zure
semean bideik hartuko,
zuk utzi joaten baina itzultzean
hark ez dizu eskertuko.

Maia:
Ez eskertzea legezkoa da,
ez det belztuko kopeta;
trofeo legez zergaitik egon
armariuan gordeta?
Zozoa zera, aspertu nauzu,
moztuko det berriketa;
agur, banoa txarangarekin
semea hor daukat eta.