Bertsos - View details   To know more about this section

2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Martiarena, Exteban
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek atzo sexu gau ikaragarria jo zenuten. Gaurko gaua ere heldu da.

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Egia da gau txarra
ez gendun igaro,
eman beharrekoak
emana zeharo;
baina nere gorputza
honetan akabo,
agujetaik ez daukan
lekurik ez dago!

Lujanbio:
Gorputza agujetaz
goraino jarria,
Irazu gizajuak
osasun larria;
atzoko gaua eta
gaur dator berria...
gauz asko izan leike
ikaragarria.

Irazu:
Aspaldian zabiltza
indartsu antzeko,
ni eskas antxekua
zuri segitzeko;
nahiz saiatuko naizen
guztia lortzeko,
ez zaidazu esan dana
errepikatzeko.

Lujanbio:
Behingoz probatu gendun
ohe gaine baten,
eta egia esan
ez zan gaizki irten;
nahiz atzoko esprinai
ezin merituik ken,
ia gaur maratoia
egin genezakeen.

Irazu:
Odolik ere ez zait
irtetzen zainetik
ta zuk adar-jotzia
berriz ordainetik;
zikatriza oraindik
nere ezpainetik...
gaur zu saltatu zaite
armaio gainetik.

Lujanbio:
Nik ez nuen bizitu
Irazuk bezela,
goatu hamar minutun
erdi lo zeundela;
ta armaiuarena
sorpresa itzela...
uste det amets asko
egin zenuela.

Irazu:
Aberia bistan da,
adieraztea...
ez nuen arriskutan
burua haustea;
zu gaizki zabiltzala
momentu tristea,
nere kulpa al da zu
berandu hastea?

Lujanbio:
Badakit armaiuan
gora igo zela,
eta salto egin zun,
zer egin bestela?
Baina ez zazute pentsa
etzan zanik bela,
saltoka segi zuen
umeak bezela.

Irazu:
Ta zuk segitu zendun
pausuan-pausuan,
lotu nahi nizun eta
azpiko lazuan;
dena esan bihar da
behar dan kasuan:
nik ez dakit Viagra
zeinek hartu zuan.

Lujanbio:
Ez ginan ez aritu
xuabe-xuabe,
orain agujetakin
biak nahiko grabe;
honetan alde on bat
badago halare:
eskapada ein degula
txupoirikan gabe.