Bertsos - View details   To know more about this section

2000-03-24 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-03-24 Pasaia Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Sorozabal, Jokin
Exercise
Hirunaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
Isildu gabe segitu zuten bertsolariek kantuan, orain gai bat jorratzen, orain elkar
zirikatzen, orain afaltiarren bati edo besteri adarra jotzen.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-03-24 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Beraz patroi hau hartuz
itsasora irten,
errezena hori da:
besteri esaten;
baina ez diguzu lan
erreza ematen,
Antxon oso zaila da
arraunlari izaten. (bis)
Maia:
Beraz badira gauzak
gaur entzutekoak,
Sorozabalek esan
ditu lehenengoak;
handik ondo esan du
hango ertzekoak:
"askoz hobeak dira
Andoainekoak". (bis)
Peñagarikano:
Beraz arraunlariei
ipini begira,
gure artean bada
hainbat tira-bira;
Andoaingoak arraunei
tira eta tira...
Espainiko txapeldun
tolosarrak dira. (bis)
Sorozabal:
Antxon ezin diote
arraunari ekin,
hori tontuak ere
ondo asko zekin
eta zuek ez sartu
Sorozabalekin,
soroan ezin leike
arraunean egin. (bis)
Maia:
Peñak ere kantatu
dizkigu edarrak,
hemen atera nahirik
lehengo trapu zaharrak;
Espainiko txapeldun
dira tolosarrak,
hemen arraunlaritzan
espainol bakarrak. (bis)
Peñagarikano:
Bertsotan bixi-bixi
ari zaigu Jokin
eta erantzun gabe
nik nola aldegin.
Maiari begiratuz
rima berberakin,
mahaiean ezin leike
arraunean egin. (bis)
Sorozabal:
Antxon ez zuten egin
arrauneko plana,
San Juan eta San Pedron
hauen partez lana;
ta gero ospatzera
onenarengana:
batzutan San Pedrora
bestetan San Juana. (bis)
Maia:
Baina hori esatea
ez zan derrigorra,
Pasaiako badian
Antxoko motorra;
pala baten kondoia,
bestian zaborra...
hemen largo bat beti
izan da gogorra. (bis)
Peñagarikano:
Arraunlari kontuak
ari dira hemen;
pasaitarrek badute
horrenbeste kemen,
baina kalendaioan
gauza nolatan den:
San Joan beti dago
San Pedro baino lehen. (bis)
Sorozabal:
Peñak gauza bat garbi
nahi du hemen utzi,
San Joanen alde dala
ta ez dula etsi.
Baina hor gerta leike
hainbat gauza bitxi:
aurrena atera ta
azkena iritsi! (bis)
Maia:
Baina zer behar da ba
hola aritzeko?
Hemen inork ez dauka
trapurik saltzeko.
Gaurko afariaren
azalen antzeko,
arrosa hasten dira
more bukatzeko. * (bis)