Bertsos - View details   To know more about this section

2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-02-06 Urruña Jaialdia
Conductor
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Aire, Mixel "Xalbador II"
Arzallus, Amets
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Mixel, pastorala biziki maite duzu eta urte guziz joaten zira, bederen behin, ikusterat, eta zurekin eramaiten duzu zure seme Amets, baina egun erran dizu ez dela gehiago joanen pastoralaren ikusterat.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Amets Arzallus

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Hainbat gauza jasoa
aita zuregandik,
baina uko egiten
hasi naiz gaurdanik.
Ni pastoral horrekin
nazkatu jadanik,
siesta etxean ere
egin dezaket nik! (bis)

Xalbador II.a:
Zure siesta ez dut
nahi sasira bota,
ez uste izan hortaz
ez zaidala inporta;
bainan xuberotarrer
zerbait zaie opa,
ala zerbait baduzu
zuk horien kontra? (bis)

A. Arzallus:
Nahiz ni ez joatean
zu egon penetan,
Xalbadorren biziaz
luzaz eleketan;
eta aspertua naiz,
diotsut benetan,
nahikoa ikusten dut
nere ametsetan! * (bis)

Xalbador II.a:
Pastoralak irauten
ditu hiru oren,
lau ere zenbaitetan
edo bi bederen;
behin seurik zato Amets,
ai naiz arren ta arren,
ta ikasiko duzu
agotak zer ziren. (bis)

A. Arzallus:
Agota zer den ere
nik erranen nuke,
baina nazkaturik naiz
urterikan urte.
Hala ere joan ninteke,
ez zazula uste,
Lizarazuri buruz
egiten badute. (bis)

Xalbador II.a:
Lizarazuri buruz
lukete eginen,
ez dakit nik noiz bainan
erran dute omen.
Lehen xuberotarrak ta
gu anaiak ginen,
ta hek bertso saiotat
ez zauzkigu jinen. (bis)

A. Arzallus:
Lehen aldiz joatean
ni ohartu nintzen,
erre, erre eta ü
hor dira aritzen;
erdi lo egon ta erdia
ez diet aditzen
eta bertze erdia
ez dut konprenitzen. (bis)

Xalbador II.a:
Ez dauzut galdegiten
dezazun adora,
xuberotarra bainan
nolazpait ohora;
lanean pasaturik
hek hainbat denbora,
eskertzeko bederen
goazen Xuberora! (bis)