Bertsos - View details   To know more about this section

2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-12-28 Zarautz Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Beste aldaketa bat ere badatorkigu ba: badoa Pezeta eta badator Euroa. Joxek zalantza asko ditu ze-nola konpondu behar ote duen, ta aurrezki kutxako enpleatuarengana joan da galdetzera.

Description

Melody
Gaixo nengoen joan dan aspaldin
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Aspaldi hontan Euroarekin
hitz egiten jo ta kean
eta nik ere nere burua
ez daukat oso pakean.
Nola ezjakina naizan zeharo
hor argitzen naiz nekean,
eta esango al didazu zuk
nola joka litekean?

I. Elortza:
Esplikazio eskean zatoz
mostradorera igota.
Pezetak agur, kaixo Euroa,
hori omen da Europa...
Baina mesedez, Joxe, ez zazu
lelokeriarik bota,
tarteko diru kontua bada
ezjakinik ez dago-ta!

J. Agirre:
Ezjakinikan ez ote dagon,
hori da zure ustea,
baina ezjakina naizelako ni
nahi dut zerbait ikastea.
Iruritzen zait zail izango da
ondoren ona ikustea,
lehen pezeta ere gordeta zeon-ta
oain xentimotik hastea.

I. Elortza:
Nahiz ta kontuak hasera baten
egin litezkeen arraro,
ohitu ta errez moldatu behar
duzu zuk beranduago.
Joxe dirua besterik ez da
ta kontua garbi dago:
lehen bezelaxe zuk ez gastatu
duzuna baino gehiago.

J. Agirre:
Harritu ere egiten naiz ni
gaztea zure sarreran,
zorrik ein gabe bizi izatea
nahiago det bai aukeran!
Leheno're juxtu ibilia naiz
mundu hontako bizieran.
Berriz'e kezka horixen daukat:
gutxi izango ote dedan!

I. Elortza:
Orain artean ere pezetak
hartu omen zaitu larri,
baina orain ere zuk edan lasai
baldin bazara egarri.
Eta beharra dagoenean
dirua hor zehar jarri,
baina guk ere bizi behar dugu
ta hona ere ekarri.