Bertsos - View details   To know more about this section

2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Gorostidi, Bixente
Mendiluze, Aitor
Sorozabal, Jokin
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Istorio bat kontatu beharko diguzute zuek. Nik hasiera bakarrik emango dizuet. Drogazale baten bizia kontatu beharko diguzue, erretzen ari den lehen zigarrotik hasita.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Zigarroari behatz artean
hartu nahi diot tamaina,
ezpaineratu ta biriketan
eman behar den ordaina.
Lehen bi kaladak eman ondoren
mareatu naiz ni baina
gerorantzean erre nahi nuke
erretzaile onek aina. (bis)

Sorozabal:
Lehendabiziko dena eztula
umetxoek bezelaxe,
baina ondoren bat ta bestia
sartzen zitzaizkidan aise.
Rubio ta beltz probatu ditut
nik makinatxo bat klase,
baina beste zerbait behar det orain
honek ezin bainau ase. (bis)

Mendiluze:
Lehendabiziko hartaz damutu
hain zintzo ta hain ondradu!
Baina gerora edozerrekin
ia konforme gera gu.
Nere barruak kea eskatu
eta tragatzen dihardu,
ia edozer erretzen det nik
kea ateratzen badu. (bis)

Gorostidi:
Kea tragatzen denbora egin det,
haseran nere kaltera.
Azkenerako kean lortu det
nik nahi nuen egoera,
baino keakin jendea paken
uztea askoz hobe da,
kea utzita pasa nahi nuke
bolada batez hautsera. (bis)

A. Agirre:
Zigarroa ta porroa nahiz ta
ez gendun jenero txarra,
zainetan zerbait sentitu nahi det,
horra nere deiadarra.
Speeda eta pastilla hoiek
nigan nolako indarra!
Nahiz ke-aroa degun gaur egun
borobila den bakarra. (bis)

Sorozabal:
Hasiera zan dena polita
eta dena zan jolasa,
orain ni, berriz, drogen menpean,
hauxe destino eskasa.
Bizitza hontatik nola atera
pentsatzen ez da erraza...
Orain ez dakit gustatzen zaidan
baina gabe ezin pasa. (bis)

Mendiluze:
Hau gabe ezin pasa ninteke
nagusi jarri da hautsa:
berdin-berdin zait sudurretatik
edo zainetara bultza.
Nere gorputza eskastuz doa,
nere arima goruntza,
lehen plazerraren tragedia zen,
orain tragedia hutsa. (bis)

Gorostidi:
Droga zerriak nere barruan
egina du lan isila,
lekutan dago lehen eguneko
ke-kateen borobila!
Hasi behar det orain lehenbailehen
laguntzaren baten bila,
bestela mundu honetan aurki
izango naiz gizon hila! (bis)