Bertsos - View details   To know more about this section

2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-01-28 Zegama Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastian psikiatrarengana bisitan etorri da Andoni, gauean oso amets arraroak egiten dituela eta. Amets arraro horiek kontatzen hasi beharko du lehenengo ametsa egin duenak, gero emango dio honek sententzia edo zergatia edo...

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Azken boladan pasa zaidana,
medikua, da petrala:
lotaratu ta amesgaiztoak
urruntzeko eginahala...
Bersolaria naiz ofizioz,
badakikezun bezala;
iruditzen zait berso denetan
poto egiten dedala.

S. Lizaso:
Konponbidea jarri beharko
kezkatzen zaituen gauzai,
zuk diozunez gaua hor dago
zu estu hartzekotan zai.
Bersotarako badadukazu
onenak hainbeste dohai,
esna zaudela ez dezu egiten,
beraz egon zaite lasai.

Egaña:
Hori dala-ta aspalditxoan
badet hamaika enredo!
Tabladuetan berdin hastea
gerta leike honezkero.
Gaua ahaztuta siesta egitea
prueba egin nuen gero,
baina doinuak ahazten zaizkit
siestara joan ezkero.

S. Lizaso:
Hainbeste kezkak sortu lezake
azkenerako kaltea,
beraz zuretzat zorigaitza da
siestara ere joatea;
estualdian ondorio da
eta lasaitu zaitea,
oraindik ere luzea baita
txapelketaren urtea.

Egaña:
Zuk txapelketa aipatu dezu,
hori're degu tarteko;
ni naiz txapeldun, beraz hor nago
loturik edo kateko.
Nere betiko adiskidea
uzkur neronen kalteko;
lagunik gabe geratuko naiz
Donostiara joateko.

S. Lizaso:
Lagunik gabe ez zera aurkitzen,
beraz egon zaite lasai,
barneko kezka izanagatik
amesgaizto edo etsai,
zu Donostira joan zindezke,
egun horretan baida jai;
adiskideak lagun dituzu
ta entzuleak ere bai.

Egaña:
"Psikiatria konsulta daukat"
iragarkia zen amu.
Aurkeztu dizkit ez dakit zenbat
papel eta egitamu!
Konponbiderik ez dit eman ta
ordaintzea nahiko damu...
Amesgaiztorik ez nun izango
zure lanbidea banu!

S. Lizaso:
Ez da erreza amesgaiztoen
eraso hori jasaten,
zuri bezela beste askori
gaitzak dio erasaten.
Zer ari zera psikiatrari
hainbeste gezur esaten?
Esna zaudela jarraitu zazu
Andoni Egaña izaten.