Bertsos - View details   To know more about this section

2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-09-29 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek langabezian dagoen ekologista baten kontzientzixa ona eta txarra zaree: Igor kontzientzixa ona, aingerue, eta Jon kontzientzixa txarra, deabru gorrixe. Atxarte berriro zabaldu dabie, Atxarteko kanterak, eta lana eskeini dautsie ekologista horri.

Description

Melody
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Noztik nagoen langabezian
egina dot memoria,
baina Atxarteko kantera horrei
beti izan dautset fobia;
ta orain zelan errepikatu
nik orduko historia?
Harriak baino pisutsuago
egingo jata ogia!

Maia:
Hamaika aldiz ikusi izan det
dena dinamitatuta!
Baina jadanik irudi hori
urruna daukat, ahaztuta.
Banoa hara berriz lanera
nere lan tresnak helduta,
mendia ere ez da salbauko
ni etxean geratuta.

I. Elortza:
Proposamena egin daustie
baina ez noa hemendik,
printzipioak ondo barruan
eta gordeta dodaz nik.
Ez neuke gura gaur neuregaitik
diru bila joaterik,
ze gero bihar ez da egongo
ez lanik ez Atxarterik.

Maia:
Neurtu ezina izan liteke
printzipioen eskala.
Goseak hiltzen bizi behar al naiz
beti, aibala, aibala?
Ta zerbait txarra egiten badet
dena barkatu dezala,
printzipioak badauzkat baina
jatea da printzipala.

I. Elortza:
Jatea gauza inportantea
gertatu leike gakoa,
baina Atxarteko kanterei beti
emon dautsiet altoa.
Ugari dagoz gaur bi lanetan
ta ni, barriz, lan bakoa,
lan mundua be ein dogulako
naturaren kontrakoa.

Maia:
Naturan kontra egiten degu
komenigarri den arte,
txikizioak ugari dira
dena konpondu bitarte.
Baina halare nere beharrek
oraindik preso naukate.
Ni joaterik nahi ez badute,
kantera itxi bezate!