Bertsos - View details   To know more about this section

2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-09-29 Iurreta Jaialdia
Gai-emailea
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue?

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Ume nintzela dotrinara joan,
ez dago esan beharrik.
Ohartu nintzen kristau bidean
ez nedukala indarrik.
Gainuntzekoak ere neretzat
gehienak dira alperrik.
Sinisten dunei ere ez zaie
falta malko ta negarrik;
azken finean neuk sinesten det
neure buruan bakarrik. (bis)

Egaña:
Nik sinismena behin galdu nuen
ta ez da erosten dendan!
Baina ez dakit nik sinismena
juxtu fedea ote dan.
Bersolarien koadrila hontan
moldatu ohi naiz primeran;
herri bat badut jator-jatorra,
familia bat aukeran...
bene-benetan sinisten det nik
nere ingurukoengan. (bis)

S. Lizaso:
Itxaropenak sarri askotan
berekin du etsipena,
ta zenbat amets ez ote zaigu
erdi parean etena!
Zertan sinetsi han eta hemen
goitik esaten dutena?
Hemen norberegan sinistuta
konpondu liteke dena,
errespetoa baita neretzat
erlijiorik onena. (bis)

Egaña:
Batek Jainkoa, besteak Ala...
ez dakit zenbat atake!
Burua urrun ipintze hortan
hartzen degu hainbat neke.
Eguneroko bizimoduan
truk saldu ohi gera merke.
Nik ametsetan sinisten dut ta
egin ametsak jo ta ke;
ametsik gabe bizimodua
aspergarria litzake! (bis)

S. Lizaso:
Barkatu baina ametsak eta
erlijioa urrun daude:
ametsak dira bakoitzarenak,
ez daude besteren mende.
Engainatu ta bideratua
munduan hainbeste jende.
Soberan daude hainbat ohitura
istorio eta fede!
Hemen ahal deguna egin'zagun
inori min eman gabe! (bis)

Egaña:
Agnostizismo dalako hortan
jartzen det nere lekua,
baina halare fededun oro
neretzat ez da kaikua.
Nere bidea hautatu nuen
nik sinismen haundikua.
Gerora ere segi nahi nuke
ta alperrik det Jainkua.
Bihar goizeko egunsentian
sinistu eta nahikua! (bis)