Bertsos - View details   To know more about this section

2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-09-06 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jon aita da, eta aurrekoan bere alaba bainatzen edo garbitzen ari zela, irratian gizonek beren alabei egindako basakeriez mintzo ziren.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere alaba zinez maite det
bera dugu erregina
gure etxera sartu zenetik
gure txiki poxpolina.
Orain bainatzen ari naizela
hau da barrengo ezina!
Hainbeste kasu eta tratu txar
gizaki txarrek egina...
Ur pixkatekin ez da garbitzen
hoien eskuko zikina! (bis)

Gure alabak bainu orduan
egiten ditun irriak!
Une hoietan pizten zaizkigu
aitai ta amai begiak
baina irratian entzuten ditut
gure munduko egiak
oso aurrera ezin du egin
gizaki ta gizadiak
besten larrutan uzten badira
norberaren miseriak. (bis)

Gure alaba hazten ari da
egunez egun poliki
baina munduan kanpoan zer den
oraindik ezer ez daki
eta gainera munduratzea
ez du berak erabaki
nere bihotza izan dadila
bere geroko lubaki
eta haundia zaren artean
egin zazu parre beti. (bis)