Bertsos - View details   To know more about this section

2002-06-08 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-06-08 Legorreta Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi lagun dira. Mendiluzek beti buruak esandakoa egiten du, beti arrazoia segitzen du eta buruak diktatzen diona egiten du beti. Sarriegik beti bihotzaren esanari jarraitzen dio.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-06-08 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Ni erabaki handi
baten atarian
pentsatutzera ohitu
nintzen aspaldian.
Horrela komeni da
diotsut egian
guztia garbi ikusten
delako agian
pentsatzen jarritako
bigarren aldian.

Sarriegi:
Inoiz ez zera ausartu
ezer probatzera
dena moldatzen dezu
logika hutsera;
oraintxe lanera ta
oraintxe etxera;
dagoeneko ez bazabiltz
beraien antzera
egunen baten robot
bihurtuko zera.

Mendiluze:
Ibiliko naizela
roboten antzeko
agian onena hori
zuzen jokatzeko.
Bihotzaren esana
ez da jarraitzeko
nahiz eta zailtasun bat
izan gozatzeko
modu segurua da
minik ez hartzeko.

Sarriegi:
Ez det onartzen zure
aholkularitza
nik beti jarraitzen det
bihotzaren hitza.
Mina hartuagatik
ez da hain bortitza;
nik hala pentsatzen det
garbi nahi det mintza:
arrisku gabekoa
ez dela bizitza.

Mendiluze:
Nahiz ta zure ustetan
izan erasoa
arriskua izan da
zeure arazoa.
Bihotzan alde dezu
zuk hitza jasoa
baina arriskuz beterik
bizitza osoa.
Ondo pentsatu behar da
hurrengo pausoa.

Sarriegi:
Nik denetik egin det
hemengo ta hango;
sentimentuak dauzkat
lehengo ta oraingo
eroalditan egin
baitet mila txango.
Zahartzen zeranean
ta bazaude ondo
zer oroiturik ere
ez dezu izango.

Mendiluze:
Nahiz eta zahartzera
eduki hainbat gaitz
hara nola iritsi
ikasi dut garaiz.
Zu sentipenen alde
hain umore alaiz
segi sentituz eta
negar eginez maiz
ni hizketaldi hontaz
gogoratuko naiz.

Sarriegi:
Neroni ere nago
seguru samarrik
bada erabakirik
onik eta txarrik.
Nik nereak ditut ta
ez besteen beharrik
ta jakin behar dezu
gazte edo zaharrik
bihotza ez dela gure
motorra bakarrik.