Bertsos - View details   To know more about this section

2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-07-06 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Izeta, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jexux, zu hamalau urteko mutil koskorra zaitugu. Andoni, berriz, zure ama. Gaur etxera joan zara, atea zabaldu eta edanda aurkitu duzu salan, eta hauxe esan dizu: " Ez esan ezer aitari".

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Jaio ezkeroz ama zugandik
zenbat laztan, zenbat muxu!
Etxera sartu eta odola
izoztu egin zait aizu.
Botila eskuan, zure barruan
samin haundin bat badezu.
Aitari ez diot ezer esango
baina kontatu zaidazu.

Egaña:
Honen arrazoi izan liteke
nere betondo ubela;
atzo gauean sentitu nuen
matrailekoa bestela.
Aitari arren ez esan ezer
eskatu dudan bezela.
Seguru nago jakiten badu
berriro joko nauela.

Irazu:
Aitak kolpeka hartu zaitu ta
negarrez zaude orduan.
Ez nuen uste halakorikan
neukanikan inguruan.
Lasai ez diot ezer esango
eramango det barruan
baina zeoze azalduko'iot
entenditzeko moduan.

Egaña:
Baina esatea izan liteke
semea gu bion kaltez:
ni neu eskuaz jotzen nau eta
zu igual ondoren katez.
Begira nere lepo ondoa
semea kontura zaitez:
lehen alkohol batez sendatzen nitun
eta orain beste batez.

Irazu:
Lehen alkohol bat ta orain bestea
hartzen baitzaitu kolpeka.
Triste zaude zu negar eginez
atsekabean beteta
ta ez diozu ezer esan nahi
zergatik ez hartu beta?
Zer konponbide ikusten dezu
dena zuretzat gordeta?

Egaña:
Garai batean aitanganako
banuen borondatea.
Bere kolpeek ipini naute
gorroto gaiztoz betea.
Zuk nahi badezu etor zintezke
nere semetxo maitea;
nik irtenbide bakarra daukat:
etxetik alde egitea.

Irazu:
Baina horrekin urratzen dezu
semearen interesa:
familia hautsi ta ni bakarrik
panorama aldrebesa.
Ama ekatzu botila hori
aitarenganako presa;
muturretikan edan dezala
trago txar hori har beza!

Egaña:
Zure aitatxok nere bihotza
egin du hainbat pusketa.
Ezin det jasan jenio hura
ezin det jasan kasketa!
Ene semea buka dezagun
gu bion elkarrizketa
eta mesedez hor dago atea
jarri zaiozu krisketa!