Bertsos - View details   To know more about this section

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-09-21 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ez dakit ikusi dituzuen, baina han daude Txillidaren eskultura eta Oteizarena, ia-ia obrak bukatuak, Donostiako badiaren bi ertzetan elkarri begira. Elkarri zer-nolako mezuak pasatzen dizkioten jakin nahi genuke.

Description

Melody
Uso xuria errazu A
Stanza name
Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Edukiari buruz

People
Oteiza, Jorge

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Stanza name:  Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Artea gera mintzagai
eskulturak daude nun-nahi
eta gu biak ere bai.
Zurea oraindik ez dute jarri
oraindik omen duzu jai
ta bitartean haizea orrazten
hementxe nago zure zai. (bis)
Lujanbio:
Olatuek urtez urte
jo eta ke dihardute!
Sentitzen dituzu zuk'e.
Donostiarrek artea maite
dutenik ez zazu uste:
turista arrotzen argazkitako
bakarrik behar gaituzte. (bis)
Maia:
Guk ematen degu fama
gure artistek emana
postaletan dago xarma.
Egia da bai faltsukeria
nagusi dela laztana:
haien izena miresten dute
ta ez berriz haien lana. (bis)
Lujanbio:
Gure burdin, gure harri
Donostin gaituzte jarri
bi irudi aipagarri.
Txillida juan zan, Oteiza zaharra..
laister esku eman elkarri
eta gu hemen gerauko gera
bi artisten oroigarri. (bis)
Maia:
Gu gera oroigarria
denen begitan jarria
hori da gure neurria.
Egunen baten nunbaiten igual
jakingo dute egia:
burdin arteko txoko txiki bat
dela Kontxako badia. (bis)
Lujanbio:
Kontxak badauka berea
irudi hori da gurea
momentua ta unea;
gure barruan da espazioa
gure forma da xumea
hain zuzen ere Donosti hori da:
forma eta hutsunea. (bis)
Maia:
Jo dezu Donostiara
neu're banoa bertara
nahiz ez itsasoa laga.
Artistek ere izandu zuten
elkarrentzat besarkada
eta gu biok horren aparte
zergatik ipini gara? (bis)
Lujanbio:
Urruti gaude egiaz
banatzen gara badiaz
ikus zaitzaket begiaz.
Etsaiak ziren bi eskultore
lagun bihurtuak iaz.
Nik ere eskua emango dizut
olatua bidaliaz. (bis)