Bertsos - View details   To know more about this section

2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-06-28 Asteasu Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Usandizaga, Aitor
Exercise
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic
Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso:
Badakit neska mutilan
bila dabilena.
nerekin asmatzea
ez dezu zailena;
gorputza ere dadukat
haundi ta gardena
eta dantzan ere berriz
neu naiz abilena.

Lujanbio:
Dantzatzen abila da
ez dago kojua;
Sebastian dantza lagun
nolako lujua!
Samba dantzatzen ona
mutiko pijua?
Gerri mugimentu baten
aidian nijua.

Irazu:
Neskari hartu diot
morena tankera?
Ni mutila ez nijoa
bere aldamenera
ekainak hoita zortzi
kontuak atera;
gaur ez degu bakarrik
San Pedro bezpera.

Lujanbio:
Bera da plazan dagon
mutil politena
dantzan abila eta
gorputzez lerdena.
Nigana ez dator ta
ematen dit pena
mutilei beira dago
nik nahiko nukeena.

Egaña:
Begira zazu orain
datorren oilarra:
Egañan burua ta
Belokin bizkarra;
pasako degu gau bat
dotore samarra
nahiz hiruan geratu*
ez da marka txarra.

Lujanbio:
Hau da tipo eskasa
pinta parregarriz;
dantzari ona ez dala
pentsatzen det egiz.
Nengon besua gerritik
pasatzeko premiz
ta neonen gorputza
aurkitu det berriz.

Colina:
Kaixo zer moduz zaude?
Izena dut Sustrai;
zuregana heldu naiz
trankil bezain galai.
Lehenengo agurretik
ez nuke pasa nahi
dantzan ez dakit baina
beste guztian bai.

Lujanbio:
Honek daukana ez al da
aurpegi galanta?
Luze samarra dauka
dantzarako hanka.
Hizketan hasi eta
diplomazi planta?
bukatu dunerako
amaitu da kanta.

Usandizaga:
Ni ere nabilenez
neska eskasean
baina asko ikusten
ditut hemen pasean.
Nahiz orain ni egon
denbora luzean
hartuko zintuzket ba
nik bihar goizean.

Lujanbio:
Honek hautsiko lituzke
lege eta arau
nere belarri ondora
hitz egiten dit "rau".
Zure egunsentia baino
nahiago mila gau.
Honek belarretako
engainatu nahi nau!